| |
Abarrekoak
| 2008ko negoziazio kolektiboa. |
|
2007ko txostenean aurreikusten genuen moduan, negoziazio kolektiboari
dagokionean urtea ez da samurra izan. Konfrotazioko ekintza sindikala eta
negoziazio kolektiboa burutu nahian gabiltza, lan baldintzak hobetuko dituen
eta aberastasun banaketa orekatuago baten alde borrokatuko duen eredua. Hori
da gure erronka, nahiz eta instituzioen laguntza duen patronal pribatu zein
publikoaren jarrerak ez duen horretarako tarte handirik uzten.
· Txosten osoa 
|
| 2007ko Negoziazio Kolektiboa (2007). |
|
2007ko negoziazio kolektiborako irizpide eta lehentasunak.
· Txosten osoa 
|
| 2006ko Negoziazio Kolektiboa (2006). |
|
2006ko negoziazio kolektiborako irizpide eta lehentasunak.
· Txosten osoa 
|
| Pertsonen zainketa aztergai (2006). |
|
Pertsonen zainketa aztergai jarri dugu koaderno sindikal honetan jakitun gai konplexu baten aurrean gaudela. Konplexua, gero eta beharrezkoagoa delako sozialki, sindikalki eta politikoki erantzutea pertsonen bizi zikloetan sortzen diren menpekotasun egoerei. Konplexua, deseraiki eta berreraiki prozesu batean murgildu garelako. Izan ere, orain arteko zainketa eredua, emakumeen ardura eta dohako lanean oinarritzen dena, emakumeen askapen borrokak porrotera eraman eta deuseztatzen ari da. Bien bitartean, irtenbidea aurkitu eta eredu berria sortzea ezinbesteko bilakatzen ari da.
Testuinguru horretan gakoa dugu, eredua berria zehaztea. Gure ikuspuntutik, emakume eta gizonen erantzunkidetasunetik abiatuz jendarte erantzukizuna sustatu behar du. Horretarako, zainketa sistema publiko unibertsala sortzeko neurri politikoekin batera, zainketa zerbitzuak osatu eta lan harremanen eremuan bizi eta lan ardurak bateragarriak egiteko neurriak martxan jarri behar dira.
· Txosten osoa 
|
| Lanbide gaitasuna egiaztatzea (2005). |
|
Koaderno honen bidez, lan zentroetan zabaldu nahi dugu lan esperientzia eta ikaskuntza ez formalei esker lortutako gaitasun profesionala aitortzea abian jarri izana Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, hauxe langileentzat interes handia delakoan.
· Txosten osoa 
|
| 2005eko Negoziazio Kolektiboa (2005). |
|
2005eko negoziazio kolektiborako irizpide eta lehentasunak.
· Txosten osoa 
|
|
|