| |
Abian
Abian osatzen duten lau liburuxkak, LABen militantzia sindikal berria formatzera zuzenduta daude, prestakuntza eskatzen duen gero eta gazte gehiago baitago. Horrexegatik aukeratutako lau gaiak zalantza barik LABen proiektu sindikalaren funtsezko oinarria dira.
| Klase sindikalismoa eta sindikalismo soziopolitikoa. |
|
Koaderno honetan, ofentsiba neoliberalaren erreferentzia orokorrak, lan merkatuaren funtsezko aldaketak eta langile mugimenduaren desideologizazioa lantzen dira. Egoera honen aurrean, kapitalismoaren kontrako kritika erradikala berreskuratzeko beharra eta klase sindikalismoak kapitalari boterea kentzeko borroka azpimarratzen dira; baita sindikalismo sozio-politiko bezala eredu sozial alternatiboa bultzatzea ere.
|
| Negoziazio Kolektiboa. |
|
Bigarren koadernoan, batetik, negoziazio kolektiboa interbentzio sindikalaren funtsezko tresna dela azaltzen da eta sindikalismo erreibindikatzailean oinarritu behar dela. Eta bestetik, negoziazio kolektiboaren bilakaera kronologikoa, artikulazio eta indarraldiak, edukiak eta enplegu-erregulazioko espedienteen errepasoa egiten da.
Azkenik, lan harremanen euskal esparrua eraikitzeko negoziazio kolektiboak egin dezakeen ekarpenari buruzko hausnarketa egiten da.
|
| Lan Harremanen eta Babes Sozialaren Euskal Esparruan. |
|
Azken koaderno honetan, sindikalismo abertzalearen aldarrikapen honen dimentsio politikoa lantzen da; definizio elementuak eta LHEErako behar diren tresna instituzionalak ere agertzen dira.
|
| Euskal Esparru Sozio-ekonomikoa. |
|
Koaderno honetan, euskal esparru sozio-ekonomikoa definitzen da, baita honen funtsezko osagaiak ere: garapen eredua eta jendarte eredua. Azken atalean, euskal esparru sozio-ekonomikoa posible ote da? galderari erantzuna ematen zaio.
|
|
|