LAB SINDIKATUA

2014/09/16 :: 17:17

Azken Eguneraketa:2014/09/16 :: 10:37

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Energia LABeko 21 kide inputatuak izan dira Iberdrolaren joko zikina salatzeko eginiko protesta ekintza baketsu batengatik

LABeko 21 kide inputatuak izan dira Iberdrolaren joko zikina salatzeko eginiko protesta ekintza baketsu batengatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
konecta.jpg
Orain dela 7 hilabete, martxoaren 22an, Iberdrolaren azpikontrata den Konecta enpresan egiten ari ziren kaleratzeak salatzeko martxan jarritako borrokaren barruan, LABeko hainbat kidek Iberdrola dorrearen atarian (Bilbon) ekintza baketsu bat burutu zuten. Bilera bat eskatzeko helburuarekin bertaratu ziren, eta erantzuna jaso bitartean eserialdia egitea erabaki zuten.

 Iberdrola langileen kontura aberasten. !No a la criminalización de la protesta!

Iberdrolak, inongo jaramonik egin gabe, Ertzantzari deitu zion, ekintzan parte hartzen ari ziren lagun guztiak bertatik kanporatu, eta haien kontrako salaketa jarri zuen. Ondorioz, 21 pertsona inputatu dituzte desorden publikoak leporatuta, zer eta Iberdrola sortutako prekarietate egoera salatzeko protesta baketsu bat egin izanagatik. Datorren astelehenean, urriak 29, Bilbon izango da epaiketa.

Konectako langileak, bizi zuten eta bizi duten egoera salatu behar dugu berriro.
Konecta enpresa Iberdrola multinazional espukulatiboaren azpikontrata bat da. Bertan 340 langile aritzen ziren lanean, eta azkeneko urteotan, plantila 260 pertsona arte murriztu da. Enpresa honek, Iberdrolaren eskutik, Gueñesen lan zentrua ezartzeagatik, erakunde publikoetatik laguntza ugari jaso izan du. Baina aldi berean, lan baldintza oso kaskarrak ezartzen dizkie langileei, eta haiek estatu mailako hitzarmen merke eta desarautu baten eraginpean daude. Ikusita zenbat langile kaleratzen ari ziren, LABek egoera salatzeko ekimenak hastea erabaki zuen, argi izanik Gueñeseko lan zentroaren etorkizuna eta langileen etorkizuna kolokan ipintzen zutelako. Konecta Iberdrolaren telefono bidezko arreta zerbitzuaz arduratzen da, erraz deslokalizatu daitekeen zerbitzua da, beraz.

Iberdrolarentzat lan egiten duten langileen errealitatea da hori. Eta bien bitartean, multinazional horrek 2012ko lehen hilabeteetan 2400 milio € irabaziak izan ditu, iaz baino %12 gehiago. Argi geratzen da krisia langileak pairatzen duten bitartean, multinazional espekulatiboak irabazi lotsagarriak lortzen jarraitzen dutela.

Eta nondik datoz irabazi hauek? Alde batetik, eta Gobernuaren kolaborazioarekin, biztanle guztiei argi indarraren prezioa igoz, eta bestetik, langileen esplotazioaz, Konecta azpikontratan argi geratzen denez.

Iberdrola dorrean eginiko ekimen baketsuaren helburua azpikontrateko langileak, —multinazionalak egundoko irabaziak lortzeko— jasaten duten egoera salatzea izan zen, besterik ez. Esplotatuak izaten ari direnekin elkartasuna adierazteagatik auziperatuak izateak erakusten du kapitalaren diktaduran bizi garela.


Iberdrolak bere joko zikinak salatzeko egiten diren ekimenak kriminalizatu nahi ditu, beren interesen kontra doan edozein protesta isilarazteko. 21 inputatuek 10 eta 60 egunetako isunak jaso ditzakete, eguneko 10etik 30era euro bitartean, guztira 37.800 euro suposa ditzaketenak.

Iberdrola esplotazioaren txapeldunetako bat da, eta LABen lehen, orain eta beti salatuko ditugu horrelako portaerak. LABen, zigor eta inputazioen gainetik, borrokan jarraituko dugu, langile zein herriaren eskubideak bermatzeko.

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu