|
1998/09/12
Lizarra-Garaziko akordioa
1998ko irailaren 12an Lizarra-Garazi
Deklarazioa sinatu zen Lizarran, honen helbururik nagusiena
bake-prozesu eta akordio demokratiko baterako bidea lotzea zelarik.
Ondoren,
Adierazpen honen gizarteratzea asmotzat duen jarduera plangintza bat
jarri da martxan; testuinguru honetan, egokia iruditu zaigu
Lizarra-Garazi akordia bera Euskal Herriko etxe guztietara
helaraztea, ziur baikaude bere irakurketa tresna ezin hobea dela
zenbait estereotipo uxatzeko eta bakearen bideak irmotzeko.
Euskal Herrirako balizko aplikazioa
Irlandako
bake-prozesu eta akordioaren ezaugarriak kontutan izaki, Euskal
Herriak nozitzen duen gatazkak ere konponbidea izan dezakeelakoan
gara, beti ere jarraian aipatzen diren jokamoldeak errespetatzen
diren neurrian.
IDENTIFIKAZIOA
Euskal-gatazka
izenarekin ezagutzen duguna, jatorri eta izaera politikoa duen
gatazka historikoa da, bertan estatu espainiarra eta frantsesa
inplikatuta daudelarik. Beraz konponketak ere derrigorrez politikoa
izan beharko du. Gatazkaren sorrera eta mantentzeari buruzko
ulermoldeak desberdinak izanik, berau lurraldetasuna, erabaki
subjektua eta burujabetza politikoan adierazten denez, aipaturikoak
konpondu beharreko oinarrizko arazo gisa aurkezten zaizkigu.
METODOA
Elkarrizketa
eta negoziazio prozesu irekiaren bitartez bakarrik gorpuztu daiteke
konponketa politikoa, inplikaturik dauden eragileak baztertu gabe eta
euskal gizarte osoaren esku hartzearekin.
PROZESUA
Hasierako
fasea
Elkarrizketa
prozesua eta negoziazioa, inplikaturiko eragileen arteko harreman eta
elkarrizketa bitartez eman daiteke, elkarrizketa prozesua gauzatu
dadin, inplikaturik dauden eragileentzako gaindiezinak suertatu
daitezkeen aurrebaldintzarik ezarri gabe.
Erabaki-fasea
Bere
baitan arazoaren zergatiak aztertzeko nahia eta konpromisoa daraman
negoziazio eta konponketa-prozesua, gatazkari lotuta azaltzen diren
indarkeriaz adierazpenik gabe gauzatuko litzateke.
NEGOZIAZIOAREN
IZAERA
Negoziazioak
osotasunezko izan behar du, hau da, arazoa osatzen duten eta bere
ondorio diren kontu guztiak aztertuz eta erantzunak emanez. Ez daude
agenda mugadunik. Honela, beraz, negoziazioa ez da hartu behar
irabazi partikularren prozesu modura, arazoaren konponbide gisa
baizik.
KONPONBIDEAREN
GILTZARRIAK
Esandakoak,
konponbidea erabakitzeko negoziazioak bere baitan ez dituela
berariazko inposaketarik izango suposatzen du, eusakl gizartearen
aniztasuna errespetatu behar duela, proiektu guztiak erdiesteko
baldintza berdinetan kokatzen direla, Euskal Herrian demokrazia
sakondu behar dela - hau da, Euskal Herriaren etorkizuna nolakoa
izango den euskal herritarrek beren hitzaren bitartez adierazi behar
dutela - eta inplikaturik dauden estatuek erabaki hori errespetatu
behar dutela. Euskal Herriak hitza eta erabakia izan behar ditu.
ONDORIOZKO
ESKENATOKIA
Konponbide-erabakiak
ez du eskenatoki itxi eta behin betikorik edukiko. Alderantziz,
berari esker, euskal herritarren tradizioari eta subirautza-asmoei
aukera berriak kokatzeko moduko toki zabalak eratzea erraztuko da.
Euskal
Herria, 1998ko Irailaren 12a
Akordioaren
sinatzaileak
Egun,
(gaur egun arte) agente sozial hauek sinatu dute akordioa:
Alderdi
politikoak:
Abertzaleen
Batasuna
Batzarre
EAJ-PNV
Eusko
Alkartasuna
Herri
Batasuna
Iniciativa
Ciudadana Vasca
Izquierda
Unida-Ezker Batua (2000ko Urtarrilaren 26an Izquierda
Unida-Ezker Batuak Lizarra-Garaziko akordoitik kanpo gelditzea
erabakitzen du).
Partido
Carlista-EKA
Zutik
Begirale
bezala: Ipar Euskal Herriko Berdeak
Sindikatuak:
EHNE
ELA
ESK-CUIS
Euskal
Laborarien Batzarra
Ezker
Sindikala
Hiru
LAB
STEE-EILAS
Begirale
bezala: CFDT
Herri mugimenduak:
Amnistiaren aldeko batzordea- Gestoras Pro Amnistía
Anai Artea
Autodeterminazioaren Biltzarrak
Bakea orain
CAR/Ahaideak
Comité de défense de droits de l´homme en Pays Basque
Egizan
Elkarri
EPSK/Gureak
Gazteriak
Gernika Batzordea
Gogoa
Gurasoak
Hautetsi Abertzaleen Elkartea
Herria 2000 Eliza
Herriarekin
Jarrai
Presoen Aldeko Koordinaketa
Senideak
Sostengu Komiteak
UDA-Treviño
|