2007/02/14
Filipe Bidart aske geratu da hemeretzi urte espetxean egin ostean.


Filipe Bidart euskal preso politikoa gaur goizean irten da Clairvaux-eko espetxetik, hemeretzi urte kartzelan egin ostean. Atera bezain pronto, barruan geratu diren lagunak eta Iņaki de Juana izan ditu gogoan.

Filipe Bidart goizeko 7:00etan irten da espetxetik, eta han zituen zain bi alabak, anaia eta beste hainbat senide eta lagun. Ikurriņa bat eskutan zuela, bere poza ez dela erabatekoa esan du, oraindik 600 preso politiko espetxe frantses eta espainoletan daudela gogoratu baitu. Iņaki de Juanarentzat ere izan ditu hitzak; gose greba hasi zuenetik gaur 100 egun betetzen dituela eta espetxean jarraitzen duela nabarmendu du.

Horretaz, gain, Estatu frantsesak Euskal Herria ez duela onartzen aipatu du Bidartek. "Ene zoriona ez da osoa zeren eta frantses Estatuak Euskal Herria beti ukatzen baitu, Euskal Herria ezabatu nahi baitu, zeren Euskal Herria desagertzen ari baita. Ene zoriona ez da osoa lan anitz gelditzen baita oraino egiteko. Bake prozesua Iparraldean ere eraiki behar dugu", adierazi du. Baigorriarra Beziers-era abiatu da presondegitik irten eta gero, han izango baitu bizitokia aurrerantzean. Larunbaterako ongi etorria antolatu dio Filipe Aska komiteak.


inprimitu