| |
2008/05/01
Maiatzak 1: Aldaketa politiko eta sozialaren alde.
Maiatzaren Lehena gure nortasuna eta gure klase kontzientzia berresteko eguna da munduko langile guztientzat, eta, zentzu horretan, aurten ere arrazoi ugari dugu multinazionalek eta kapital finantzieroak globalizazio neoliberalarekin inposatzen diguten injustizia, esplotazioa eta langileriaren eskubideen deuseztatzearen aurrean errebelatzeko. Are gehiago, inposaketok kasu gehienetan kapitalismoaren eraso globalaren politika harrapatzaileen zerbitzuetara dauden gobernu eta administrazio publikoen laguntza zuzena dutenean.

2007/02/14
Filipe Bidart aske geratu da hemeretzi urte espetxean egin ostean. |
 |
Filipe Bidart euskal preso politikoa gaur goizean irten da Clairvaux-eko espetxetik, hemeretzi urte kartzelan egin ostean. Atera bezain pronto, barruan geratu diren lagunak eta Iñaki de Juana izan ditu gogoan.
Filipe Bidart goizeko 7:00etan irten da espetxetik, eta han zituen zain bi alabak, anaia eta beste hainbat senide eta lagun.
Ikurriña bat eskutan zuela, bere poza ez dela erabatekoa esan du, oraindik 600 preso politiko espetxe frantses eta espainoletan daudela gogoratu baitu. Iñaki de Juanarentzat ere izan ditu hitzak; gose greba hasi zuenetik gaur 100 egun betetzen dituela eta espetxean jarraitzen duela nabarmendu du. |

2007/02/13
De Juanaren espetxe zigorra hiru urtera gutxitu du Espainiako Auzitegi Gorenak.
12 urte eta 7 hilabeteko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, «mehatxu terroristak» egitea egotzita.
Madrilgo 12 de Octubre ospitaleko medikuek ohartarazi dutenez, hiltzeko arriskuan da presoa, eta presaz hartu du erabakia auzitegiak.

hurrengoak »
|
|