7 langile Bilbon eta 3 Gasteizen langabezian geratuko dira, euren kalteordainak eta zor dizkietan 4 nominak Fogasak zor izango dizkielarik. Administratzaile konkurtsala oraindik ez da langileekin elkartu baina Bilboko negozio tradizional baten desagertzearen lekuko izan gaitezke, honek dakartzan ondorioekin.
Zuzendaritzaren kudeaketa txarrak Modas Carlangas denden itxiera dakar
Bilboko denda esanguratsu baten itxieraren aurrean gaude berriro, Modas Carlangas. Azken urteotako bilakaera eta kudeaketa txarrak hartzekodunen lehiaketa aurkeztera eraman dute. Honen bidez Bilboko bi dendak eta Gasteizkoa likidatuko dituzte.
Ez dago iruzkinik
Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu




