Izan ere, enpresetan baldintza okerragoak aplikatu daitezke ultraktibitatea ez bada jasotzen, eta derrigorrezko arbitrajea inposatzen bada, sinatu daitekeen hitzarmenak ez luke aplikagarritasunik edukiko. Beste marko batzuetan posiblea izan da ultraktibitatean, derrigorrezko arbitrajean eta minimoen izaeran akordioak lortzea baina hemen SEAren jarrera guztiz itxia da.
Trantsiziozko hitzarmena planteatzen dute -2013 bukatu arte-, dagoen hitzarmena mantenduz, baina legeari egokituta (beraz, errefomaren aspektuak sartuz eta soldatak 2010etik izoztuz); gainera, uztailean hitzarmena desagertu daitekeen argudioaz nolabaiteko xantaia egin nahi digu, balizko desagerpena ardura sindikatuoi desbideratzen.
LABen ustez xantaia onartezina da eta beraien arduragabekeria agerian uzten du. Arazoa ez da denbora kontua baizik eta borondatea eta orain arte SEAk erakutsi duena hutsaren hurrengoa izan da. Jarrera horrek konfrontazio eszenatokira eramaten gaitu ezinbestean eta LABek horri ez dio uko egingo; guk mobilizazioekin eta ekimenekin jarraituko dugu (momentu honetan herrialdeko hitzarmenaren aldeko sinadura bilketari ekin diogu, hitzarmenak langile guztion lan baldintza duinak finka ditzan), soilik horrek hitzarmen duin eta blindatu bat lortzea ahalbideratuko duelakoan. Beste sindikatuek, aldiz, erabaki behar dute erreformari modu aktiboan aurre egitea edo soilik hitzetan geldituko diren.

Albiste gehiago
- Mobilizazio eguna maiatzaren 23an Arabako metalgintzako hitzarmenaren alde
- Maiatzak 24 Greba Gipuzkoako Metalgintzan
- Maiatzaren 24ean greba eguna Gipuzkoako Metalgintzan herrialdeko hitzarmenaren defentsan
- LABen elkarretaratzea herrialdeko metaleko hitzarmenen alde igandean
- Metalgintzako langileak Adegiren jarrera salatu dute