LAB SINDIKATUA

2013/05/22 :: 17:56

Azken Eguneraketa:2013/05/22 :: 12:57

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

M16 Manifestazioa

Milaka lagun kalean Euskal Herrirako eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatuz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Manifestazioaren aurrekaldea.Manifestazioaren aurrekaldea.
Milaka pertsonek Bilboko kaleak bete dituzte Euskal Herriarentzako eredu ekonomiko eta sozial justu bat aldarrikatzeko. Eragile sozial eta sindikatuek deituta, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela adierazi dute. LAB sindikatua ordezkatuz, Sonia Gonzalez, komunikazio idazkariak, gogorarazi du Gasteiz eta Iruñeako Gobernuek elite ekonomikoaren proiektu berbera konpartitzen dutela eta mezua helarazi nahi izan die, argi izan dezatela Euskal Herriko jendartea aurrean izango dutela, gaur erakutsi den bezala.

Eredu sozial eta ekonomiko berri baten alde egiteko kalera irteteko deia egin dute sindikatu eta eragileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sindikatu eta eragileek martxoaren 16an eredu sozial eta ekonomikoaren alde kalera irteteko deia egin dute.Sindikatu eta eragileek martxoaren 16an eredu sozial eta ekonomikoaren alde kalera irteteko deia egin dute.
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuetako ordezkariek, hainbat eragile sozialetako kideekin batera, larunbat honetan, hilak 16, Bilbon, "Por un nuevo modelo social y económico, Euskal herrian lan eta eskubide sozial duinak" lelopean egingo den manifestaziorako deia luzatu dute.

Aurrekontu murriztaileen aurkako elkarretaratzea Lehendakaritzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eragile eta sindikatuen elkarretaratzea Lehendakaritzaren aurrean.Eragile eta sindikatuen elkarretaratzea Lehendakaritzaren aurrean.
Eusko Jaurlaritzak 2013ko EAEko aurrekontuak aurkeztu ditu gaur Gasteizen. Eztabaidatzen ari zirela, eragile sozialen eta sindikalen Gunetik deituta, elkarretaratzea egin da murrizketak salatu eta lan eta eskubide sozial duinak aldarrikatzeko Lehendakaritzaren aurrean. Era berean, langileoi eta herritar orori inposatu nahi dizkiguten murrizketen aurka martxoaren 16an Bilbon (17:30etan Jesusen Bihotzean) izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

Euskal sindikatu eta eragile sozialek martxoaren 16an Bilboko kaleak betetzeko deiladia luzatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak.Martxoak 16 manifestazioa Bilbon.Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak.Martxoak 16 manifestazioa Bilbon.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU CGT-LKN eta CNT sindikatuek beste hainbat eragile sozialekin batera agerraldia egin dute Bilbon, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela aldarrikatzeko. Argi utzi nahi izan diete Nafarroa eta Gasteizko gobernuei Euskal Herriko jendartearen eskaerei erantzun behar dietela Madrilera begiratu beharrean. Euskal jendarteak ozen aldarrikatu ditu politika sozial eta laboral propioak eta hala egingo du berriro ere martxoak 16an arratsaldeko 17:30 ean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan.