LAB SINDIKATUA

2014/10/25 :: 7:21

Azken Eguneraketa:2014/10/24 :: 9:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Euskal Presoak LABek, azken ostirala dela eta “Herrira” mugimenduak ospitale zein herrietan antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du

LABek, azken ostirala dela eta “Herrira” mugimenduak ospitale zein herrietan antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
herrira.jpgDatorren ostiralean, hilak 24, mobilizazioak burutuko ditu “Herrira” mugimenduak ospitale zein herrietan eta auzoetan. Eguerdiko 12:00etan burutuko dira ospitaleetako kontzentrazioak, Basurton (Bilbo), Donostian, Virgen del Caminon (Iruñean) eta Santiagon (Gasteizen). Arratsaldez, ohiko mobilizazioak burutuko dira herri eta auzoetan. Mobilizazio hauen bidez gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko aldarrikapena zabalduko da. 
LABen ustez, muturreko espetxe egoerak gainditzeak izan behar du lehentasuna. Eta horrek, bete-betean, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoez hitz egitera garamatza.
Azken asteotan izandako gertaera larriek egoeraren larritasunaz ohartaraztera bultzatzen dute. Hor dugu Txus Martinen adibidea, Jose Mari Perezena edo egoera larrian dauden lau preso politiko nafarrena.

Espetxeetan egoera larrien berri txosten medikuek ematen dute. Asko adinean aurrera doazen presoak dira, jada 15, 20 edo 25 urteko espetxe zigorrak bete dituztenak, kondena betea izanagatik oraindik preso mantentzen dituztenak. Kasu gehienetan etxetik ehunaka kilometrotara sakabanatuak daude, isolamendu egoeran, osasun asistentzia kaxkarrarekin, elikadura desegokiarekin.

LABek dei egin die gobernuei espetxe politika anker hau aldatzeko urratsak eman ditzaten, besteak beste gaixotasun larriak dituzten presoak askatuz. Azken finean euskal preso politikoen giza eskubideez ari gara, herritar guztiei dagozkien giza eskubideez. Eskubide hauek urratzen jarraitzeak ondorio atzeraezinak izan ditzake.

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 21ean

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu