LAB SINDIKATUA

2014/10/23 :: 6:59

Azken Eguneraketa:2014/10/22 :: 15:14

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK LAN OSASUNA Amiantoa Ordubeteko lanuztea CAFen Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omentzeko

Ordubeteko lanuztea CAFen Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omentzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
caf.jpg
CAF Beasaingo langileok ordu bateko lanuztea burutu zuten atzo amiantoarekin lan egitearen ondorioz hil berria den III. Dibisioko Jose Garcia Ortega langile erretiratuaren eta 2010ean hil arren diagnostikoa duela gutxi baieztatu dioten mantentze-lanetako Juan Urdangarin Begiristainen hildakoa omentzeko. 

Langileok, lantegi alboan dagoen “Amiantorenei” eskultura ondoan elkarretaratu dira ekitaldi errebindikatibo eta omenezko batean. Familiartekoek lore eskaintza egin dute bertan. Ekitaldiaren amaieran, Gasteizko Michelin enpresako prebentzio-ordezkariekin batera, urtero osasun-azterketa egiteko eskubidea duten “amiantoaren langileak" biltzeko zerrenda egiteko garaian lan-ikuskaritza bakoitzak jarrera ezberdina dutela salatzeko prentsaurrekoa eskaini dute.


Prentsaurrekoaren edukiak
CAF BEASAIN ETA MICHELIN - GASTEIZ PREBENTZIO ORDEZKARIEN OHARRA JENDARTEARI

«Beasaingo CAF eta Gasteizko Michelin lantegietako prebentzio-ordezkariek minbizia sor dezakeen amiantoarekin kontaktuan egotearen ondorioz bi lantegietan dugun egoeraren berri eman nahi diegu komunikabideei.

Momentuz, amiantoaren eraginez hil direla ofizialki aitortutako biktima kopurua bi lantegietan desberdina da; CAFen 23 dira hildakoak, eta Michelinen bi.

Langileei lanean amiantoarekin kontaktuan egon izana aitortzen dien zerrenda zabaltzeko eskatzen ari gara bi lantegietan, pertsona horiek osasun-azterketa espezifikoak jasotzeko eskubidea izan dezaten, 396/2006 Errege Dekretuak ezartzen duen moduan.

Osasun-azterketa horiek urtean behin egin behar ditu enpresako osasun-zerbitzuak aktiboan dauden langileen kasuan eta Osakidetzak egin behar ditu hainbat arrazoi direla-eta (erretiroa hartuta, kontratua amaituta, etab.) jada lanean ez dauden langileen kasuan.

Urteak daramatzagu bi lantegietan zuzendaritzei lan-bizitzan amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak zerrenda horietan sar ditzatela eskatzen.

Bi zuzendaritzen erantzuna luzamendutan ibiltzea eta zerrendak ahalik eta gehien laburtzea izan da. Hori dela-eta, bi lantegietako prebentzio-ordezkarioi nahitaezkoa iruditu zaigu Arabako eta Gipuzkoako Lan Ikuskaritzetara jotzea, zerrenda horietan errealitateari erantzuten dioten irizpideak betetzen dituzten langileak sartzeko.

Laneko Ikuskaritzek erantzun ezberdinak eman dizkigute.

Araban Lan Ikuskaritzak argi aipatzen ditu amiantoarekin lan egindakoen lanpostuak eta, gainera, amiantoaren ondorioz hildako langileen lanpostuan lan egindako langileek ere, langileen ordezkariek eskatutako moduan, zerrendan egon behar dutela adierazten du.

Gipuzkoan, Lan Ikuskaritzak beste modu bateko txosten bat egin du eta Enpresak adierazitakoarekin bat datozen irizpideak ezarri ditu.

Hainbat urtetan, eskaerak egiten aritu gara, eta zerrenda ahalik eta gutxien handitu dute. Egin ditugun izapide horiei guztiei esker, “amiantoaren langileen” zerrenda 271 langilera iritsi da CAFen eta horiei lehendik zeuden 223 langileak gehitu behar zaie. Beraz, 494 langile daude orain zerrendan.

Gasteizko Michelin enpresan, berriz, hasieran enpresak zerrendan jarritako 85 langileak 143 izan dira tarteko fasean eta enpresaren zerrenda berriena 185 langilek osatzen dute. Informazio idatzia eta lekukoen informazioa aurkeztean, ordea, Ikuskaritzak zerrendan 600 langile baino gehiago sartzeko eskatu du.

Gure ustez, lana ona izan da. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan 2012ko otsailean Osalanek emandako langile aitortuen kopuru ofiziala 5754 langilekoa zen eta horietatik 159 hil ziren zeaztu gabe heriotzaren arrazoia.Oso urruti dago zifra hori azterlanen arabera zerrendan egon behar luketen 25.000 langileen kopurutik.

Hori dela-eta, amiantoarekin lan egin duten enpresetako enpresa-batzordeak zerrenda horiek egiteko eskatzera eta behar izanez gero lan-agintariarena jotzera animatu nahi ditugu.

Dei berezia egin nahi diegu amiantoarekin lan egindako zerrenda ofizialetan erroldatuta dauden 162 enpresetako langileei, amiantoarekin harreman zuzena izan dutenez, dagozkien osasun-azterketak eska ditzaten.


CAF BEASAIN ETA MICHELIN-GASTEIZ
PREBENTZIO ORDEZKARIAK


Beasainen, 2012-10-18»

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu