2014/10/24 :: 19:49

Última actualización:2014/10/24 :: 9:53

IDIOMA
Estas aquí:

2010eko laneko istripuen balorazioa

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea
Lan-segurtasun eta -osasuna ez da hobetu Hego Euskal Herrian 2010 urtean. Datu ofizialen arabera, iazko urtarriletik abendura bitartean EAEn 88.439 lan-istripu (LI), 50.328 bajarik gabe eta 38.111 bajarekin; hauetatik 37.810 arinak izan ziren, 256, larriak eta 45, hilgarriak. Nafarroan, estatistika ofizialek, oraingoz 2010eko iraileraino itxita daudenak, guztira baja eragin zuten 7.103 LI jaso dituzte, 7.038 arinak, 56 larriak eta 9 hilgarriak.
 
EAE
LI 2010
BAJARIK GABE
ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
GUZTIRA
BIZKAIA
22.826
19.212
109
24
42.171
GIPUZKOA
15.980
11.379
96
14
27.469
ALAVA
11.522
7.219
51
 7
18.799
EAE
50.328
37.810
256
45
88.439
 
LI 2009
BAJARIK GABE
ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
GUZTIRA
BIZKAIA
25.068
19.779
134
28
45.009
GIPUZKOA
18.107
11.829
 93
10
30.039
ALAVA
12.794
 7.282
 50
   3
20.129
EAE
55.969
38.890
277
41
95.177
Iturria: Osalan
 
NAFARROA
 
ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
GUZTIRA
LI 2010 urt-ira
7.038
56
 9
7.103
LI 2009 urt-ira
7.361
59
11
7.431
 
Gehiengo sindikalak egindako zenbaketaren arabera, 2010an LI ondorioz 80 langile hil ziren, ez 54, datu ofizialek dioten moduan. Direnak baino %30 gutxiago erregistratzea ezbehar hilgarrietan erraza da (beren kopurua eta eraginaren ondorioz), pentsa daiteke gainontzeko istripuetan (larriak, arinak eta bajarik eragiten ez dutenak) erregistratu gabeko portzentajea are handiagoa izan daitekeela. Zenbatzeko sistema ofizialak, erabiltzen dituen aldagaiak medio, egoera bidegabeak eragiten ditu zenbait istriputan, eta hau ez dugu onartzen. Datuen desberdintasuna objektiboa da. Adibidez, EAEn aitortzen diren 45 LI hilgarrien artean ez da ageri Eskoriatzan abenduaren 9an gertatutakoa (AHTko lanetan 58 urteko M.V. langilea hil zenekoa), enpresa kanpokoa zelako; ezta Bilbon abuztuaren 18an jazo zena ere, etxebizitza batzuk eraikitzeko lanetan (28 urteko M.S. behargin gaztea hil zen)... Ez dira garraiolariek errepidean edo karga- zein deskarga-lanetan jasandako ezbeharrak ere biltzen, gehienetan besteren kontu lanean ari direnez ez baitaukate gizarte-babesik laneko istripu eta gaixotasunetarako, errepideko garraioak laneko istripu hilgarri gehien pairatzen dituen sektorea izanagatik. Esan dezakegu, beraz, estatistika ofizialak osatu gabeak eta partzialak direla, eta ez dutela errealitatea islatzen. 
Aipamen berezia egin behar diogu egungo egoera ekonomikoari; hau datuetan nabari da, baina baita enpresetako eguneroko segurtasun eta osasunari dagokionez ere. HEHn 2010eko laugarren hiruhilekoan istripu hilgarri tasarik handiena zuten sektoreetan, hots, eraikuntza eta industrian, %3,7 jaitsi da. Gainera, langile askok ezin du baja hartu, lanpostua galtzeko beldurrez; honela LI arin eta larrien kopurua txikiagoa da. Baina hori ez da dena; enpresek oraindik istripuak ezkutatu egiten dituzte. Sarri istripuen berri ez da ematen, eta gaixorik dauden langileak lanpostuz aldatzen dituzte. Jokabide hau askotan salatzen da, eta dagozkien erakundeek legez kanpokotzat hartzen dute.
Zergatiei buruz, 80 hildakoen inguruko datuak aztertuta, honakoa nabarmen daiteke:
  • Gertatutako LI traumatiko guztien %92,5 eraikuntzan eta industrian metatzen da.
  • %27,5 erorikoak izan dira, eta %52,5, langilea harrapatuta geratzearen ondorio.
  • Traumatiko ez diren LIak gehitu dira; ezbehar hilgarrien %32,5a osatzen dute.
  • Bizkaia da heriotza tasa handiena duen lurraldea. Gipuzkoak pairatu duen hazkundea ere nabarmena da: 2009an 15 LI hilgarri izan ziren han, eta 23 2010ean.
  • LIen %20an beharginak azpikontrata batentzat ari ziren lanean.
Gaixotasun profesionalei buruz oraindik ere benetan gertatzen diren kasuak baino gutxiago erregistratzen direla esan beharra dago.
 
 
2009
2010
EAE
CB  1.109
SB 1.629
Guzt. 2.738
CB 1.038
SB 1.752
Guzt. 2.790
Nafarroa
CB    834
SB    740
Guzt. 1.574
CB    815
SB    687
Guzt. 1.502
GUZTIRA
CB 1.943
SB 2.369
Guzt. 4.312
CB 1.853
SB 2.439
Guzt.4.292
Iturria. INSL eta Osalan; CB: Bajarekin; SB: Bajarik gabe
Direnak baino gaixotasun kasu gutxiagoren berri ematen delako adibide argia amiantoaren ingurukoa da: 2010ean gai honen eraginez 22 langile hil ziren, baina guztiak ez dira estatistika ofizialetan agertzen. Gehienetan gaixo dagoenak edo bere familiak auzitara jotzen du gaitzaren jatorri profesionala aitor diezaioten. Baina sistemaren perbertsioa erabatekoa da: datu ofizialetan ez dira aintzat hartzen gaixotasuna aitortzen duten epaiak.
Aztertutako konklusioak nabarmenak eta argiak dira. Enpresetako segurtasun eta osasuna ez da inondik ere hobetu.
Langile-klaseak jasaten dituen laneko istripu eta gaitzak ekiditeko modukoak dira. Ez dira zorigaitzaren, ez izurri edo jainkoen erabakien ondorio; enpresetako lan-baldintzen, prekarietatearen eta prebentzio ezaren emaitza dira. Segurtasun neurrien gabezia, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea (LAPL, LPRL erdaraz) ez betetzea –hau indarrean sartu zela otsailaren 10ean 15 urte beteko direlarik–, laneko prozedura desegokiak, erritmoak... hots, prekarietateak 2010ean ere onartu ezineko datuak ekarri ditu. 
Datuek berriro islatzen dute istripuen zergatiak estrukturalak direla, eta prekarietatea ezbeharrekin erabat lotuta dagoela. Beste ondorioa politika eta eredu jakin batzuren porrota da. Izan ere, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek zein gizarte-elkarrizketa izen okerra jasotzen duen horretako partaideek ez baitute interes handirik euskal langile-klasearen segurtasun eta osasuna hobetzeko. Areago, gizarte-elkarrizketako mahaian hartutako erabaki eta planek erabat kale egin dutela frogatzen da; neurri eta plan horiek diru publiko kopuru izugarriekin finantzatu dira, eta sekulako propaganda eginez saldu dituzte: hor dago “Lotu” kanpaina, erorikoak saihesteko helburua zuena eta ezertarako balio izan ez duena. 
KONKLUSIOAK
1.- Gobernua eta patronala bat datoz nahi duten lan harremanen ereduari dagokionez. Ontzat ematen dute prekarietatea, kontratuetan legeari iruzur egitea eta nuerririk gabeko azpikontratazioa. Ez dago inongo interes politikorik laneko segurtasun eta osasuna hobetzeko. Hau adierazten digute azken hiru urteetan izan diren aurrekontu jaitsierek, bai Nafarroako Lan-Osasunaren Erakundean, bai Osalanen.
2.- Istripuen zergati estrukturalen kontra borrokatu nahi izanez gero ezinbestekoa da patronalaren interesekin talka egiten duten erabakiak hartzea. Haatik, Administrazioak (Lan-Ikuskaritza, Osalan, INSL) baztertu egiten du teorian dagokion egitekoa, hots, gure eskubideak bermatzea, eta patronalaren eta beronen tesi ideologikoen alde jartzen da.
3.- Lan-osasuneko benetako politikarik ez dagoenez, gabezia propaganda eta kanpaina hutsalak eginez estali nahi dute.
4.- Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak lehentasuna ematen diote “gizarte-elkarrizketa”ko mahaiari. Eredu honetan bat datoz mahaikide guztiak, eta piskanaka Osalan eta INSLen lana azpijaten dute.
Gogora dezagun istripuei buruko estatuko politika, “gizarte-elkarrizketa” oinarritzat hartzen duenak, porrot egin duela.
5.- Lan-segurtasun eta –osasuneko politika publikoak goitik behera aldatu beharra dago. Prekarietatea ezabatu eta lan duin eta egokia bultzatzeko borondate politikorik ez badago, egoerak bere hortan iraungo du, baita gure jarrerak ere. 
GURE ALTERNATIBA: EUSKAL GEHIENGO SINDIKALAREN LAN-OSASUNARI BURUZKO AKORDIOA
Egoera hau ikusirik, euskal gehiengo sindikala osatzen dugunok (ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU) akordio bat lortu dugu lan-istripuen aurkako borrokan indarrak bat egiteko.
Bat gatoz arazoaren jatorrian datzan zergati nagusia lanaren prekarietatea dela. Ezinbestekoa da ahaleginak batzea eta erantzun bateratua ematea laneko istripu zein gaixotasunen errealitate beltzari.
Akordio sindikal honekin arlo honetako ekintza sindikalari indar handiagoa eman nahi diogu. Ekintza bateratuan honako mezua hedatuko dugu: “LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ, PREKARIETATEA HILTZAILEA”.
Akordioaren edukiak puntu hauetan laburbil daitezke:
 
1.- Lan-istripuei erantzun bateratua ematea
Lan-istripuak salatzeko mobilizazioa indartu egin behar dugu. Istripuetan heriotza gertatzen den kasu bakoitza banan-bana aztertuko dugu; ezbeharra gertatu deneko langileen parte hartzea bilatuko dugu, eta erantzun sindikal tinkoa emango dugu, kasuan-kasu.
Istripu traumatiko hilgarriak gertatu diren enpresetan 24 orduko lanuzteak bultzatuko ditugu, salaketa eta elkartasun adierazpide gisa.
2.- EAEko eta Nafarroako gobernuak lan-segurtasun eta –osasunean garatzen dituzten politika publikoen aurrean ekintza bateratua
Gai honetan erabakitzen diren politika publikoen jarraipen, balorazio eta salaketa bateratua, gure irudiko erabat eskasak eta ezdeusak baitira.
3.- Lan-segurtasun eta -osasunaren auzia sozializatzea
 
Beharrezko ikusten dugu arazo hau gizarteari ikusaraztea eta informazioa hedatzea. Gaia kalera eramango dugu, ordezkarien mobilizazio bateratuekin. Ez gara soilik apirilaren 28an aterako (lan-segurtasun eta -osasunaren nazioarteko egunez). Urteko beste une batzutan ere mobilizazio handiak antolatuko ditugu.
 
Halaber, halakoak sortzen direnean tokian tokiko dinamika sozialetan parte hartuko dugu.  

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate