· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Gaur egun

Negoziazio Kolektiboa

Analisiak

 
 






2005. urteko hirugarren hiruhileko EPAren datuei buruzko LABen balorazioa



2005. urteko hirugarren hiruhileko EPAren datuei buruzko LABen balorazioa



2005. urteko hirugarren hiruhileko EPAren datuei buruzko LABen balorazioa


 

2005/10/28
2005. urteko hirugarren hiruhileko EPAren datuei buruzko LABen balorazioa

INEk argitaraturiko datuen arabera, Hego Euskal Herrian gutxitu egin da landun kopurua eta langabezia. Hirugarren hiruhileko datuak oso desberdinak dira 4 lurralde historikoetan, Araba eta Gipuzkoako datuak izanik negatiboenak.

2005. urteko hirugarren hiruhilekoan 900 pertsona inguruan gutxitu da Hego Euskal Herriko landun kopurua eta 1.300 langabetu gutxiago erregistratu dira; hau biztanleria aktiboak jasan duen beherakadaren ondorioz gertatu da.

Generoa hartzen badugu erreferentzia moduan, gustu guztietarako datuak daude; alde batetik, 3.800 emakume langabe gutxiago zenbatu dira gizonezkoen langabezia 2.500 pertsonatan hazi den bitartean; baina bestalde, 1.500 emakumek beren lanpostua galdu dute.

4 lurralde historikoak banaturik aztertuz gero, Bizkaiako datu positiboek Araba eta Gipuzkoako oso datu negatiboekin talka egiten dute:

Nafarroan 3.300 lanpostu sortu dira baina ia guztiak gizonezkoentzat; gainera, langabezia 400 pertsonatan hazi da eta emakumezkoen langabezia 900 pertsonatan.
Araban, 8.900 pertsonak galdu dute enplegua eta langabezia 4.000 pertsonatan hazi da; gainera desberdintasun handiek diraute oraindik; emakumezkoen langabezia tasa %10,68koa den bitartean gizonezkoena ia 4 puntu txikiagoa da.

Gipuzkoan okupazioa 1.900 pertsonatan gutxitu da eta langabeziak 3.100 unitateko hazkunde garrantzitsua jasan du, batez ere emakumezkoenak (2.500 langabetu gehiago).
Azkenik, Bizkaian, datuak positiboak dira bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere; 6.600 lanpostu sortu dira eta emakumezkoen langabezia 8.900 unitatetan gutxitu da.

Hala ere, sortzen ari den enplegua lan baldintza prekarioetan oinarritzen ari dela salatu nahi dugu, emakume eta gazteen kasuan batez ere, aldi baterakotasunaren hazkunde garrantzitsuarekin.
Konkretuki, 2005. urteko lehenengo hiru hiruhilekoetan Hego Euskal Herrian sinatu diren kontratuen %92,4 aldi baterakoak izan dira (%93,2 emakumeen kasuan eta %95,1 gazteen kasuan).


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa