· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Gaur egun

Negoziazio Kolektiboa

Analisiak

 
 






Patronalak  prekarietate marka berria ezarri du. 2003 urtean  Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen % 92,2 aldi baterakoak izan dira



Patronalak  prekarietate marka berria ezarri du. 2003 urtean  Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen % 92,2 aldi baterakoak izan dira



Patronalak  prekarietate marka berria ezarri du. 2003 urtean  Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen % 92,2 aldi baterakoak izan dira


 

07/01/2004
Patronalak prekarietate marka berria ezarri du. 2003 urtean Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen % 92,2 aldi baterakoak izan dira

2003an 949.000 kontratu erregistratu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Horrek esan nahi du aurreko urtearekin alderatuz, kontratazio-kopurua % 5,6 handitu dela. Hala ere, daturik esanguratsuena prekarietatearen igoera kontratazioan izan da eta hori kontuan harturik, azken urteotako zifrak negargarriak izan direla. Gauzak horrela, aldi baterako kontratazioa %6,3 igo den bitartean, mugagabeko kontratuen kopurua %2,2 jaitsi da.

Gainera ez dugu ahaztu behar, iraupen zehatzeko aldi baterako kontratuen % 77 ,hiru hilabete baino iraupen txikiagorako sinatu zirela eta % 98,4k urtebete baino iraupen txikiagoa zuela.



Datu hauek agerian uzten dute Hego Euskal Herriko langileek jasaten duten lan errotazio maila altua. Argi uzten dute zeintzuk diren gure herrian gertatzen diren lan istripu kopuru izugarria sortzen duten lan baldintzak.



Kontratazio eredu honekin oso zaila da, ezinezkoa ez bada, lanpostuan behar den esperientzia eta kualifikazioa lortzea. Horregatik, aldi baterako kontratua dutenek aukera gehiago dituzte lan istripua izateko (2,2 gehiago). Izan ere, siniestralitate kopurua mugagabeko kontratua dutenen artean % 52,5 da eta %117,2 aldi baterako kontratua dutenen artean.



Patronalak, gomendioak egin ditu dagoeneko 2004rako eta lan jardueraren malgutasuna igotzera animatu du, merkatu aldaketen aurrean ajuste ahalmena igotzeko.



Ondorioz, Confebask eta CEN-ek egungo prekarietate baldintzak larriagotzearekin mehatxatzen dute; orain, euskal ekonomia aurrerako errekuperazio seinaleak erakusten hasi denean eta enpresen etekinek 2002ko emaitzak hirukoiztu dituztenean.



Hori dela eta, LABentzat 2004rako negoziazio kolektiboaren aldarrikatze ardatz nagusiak, prekarietate eta diskriminazioaren kontrako borroka izaten jarraituko du. Halaber, lan malgutasuna igotzeko edozein mekanismoren aurka egongo gara, lan baldintzak eta langileen eskubideak kaltetu ateratzen badira.




2003an egindako kontratazioaren azterketa sakonago batek argi uzten du gizonezkoei egindako kontratuen % 8,6 mugagabeak izan zirela eta emakumezkoen kasuan %7. Gazteriari dagokionez (25 urte beherakoei) mugagabeko kontratazioa % 5,2 baino ez da izan.


Datu positibo bakartzat honako hau jo dezakegu: gero eta handiagoa da emakumeen parteahartzea lan merkatuan. Emakumeek hartu zituzten aldi baterako kontratuen % 50 eta mugagabekoen % 44,6. 2002an portzentaiak % 49,4 eta % 43,6 izan ziren hurrenez hurren.



Jarduera sektoreei dagokienez azpimarratu behar da Industrian baino ez dela gertatu kontratuen kopuruaren jaitsiera. Iaz Industrian, 2002an baino % 4,9 kontratu gutxiago sinatu ziren eta mugagabeko kontratazioa izan da kaltetuena, % 8,7 murriztu baitzen sinatutako mugagabeko kontratuak.



Mugagabeko kontratu arruntak ( lanaldi osokoak, lanaldi partzialeko kontratuak edo aldizkako kontratu finkoak) 2003an egindako kontratazioen %2,3 izan dira eta mugagabeko guztien % 30. Gainontzeko mugagabeko kontratuak bonifikazio handiak dituzte gizarte segurantzari egindako enpresen kuotan eta lan berme txikiagoak eskaintzen dituzte kaleratzeagatiko indemnizazioa txikiagoa baita.



Mugagabekoen % 44,6 aldi baterako kontratuen bilakaeratik datoz baina joera aldaketa kezkagarria somatzen da. Urte batzuetan lehenengo aldiz murriztu da mugagabe bilakatutako aldi baterako kontratuak (%-3).



Behin-behineko kontratua produkzioaren baldintzengatik eta obra edo zerbitzuko kontratua dira kontratu mota ohikoenak eta aldi baterako kontrataziorako zuloa dira eta legeari iruzurra egiteko modua. Behin-behineko langileak produkzioaren baldintzengatik % 38,2 dira eta obra edo zebitzu kontratudunak % 35,6.



2003an patronalak gero eta langile gehiago kontratatu ditu aldi baterako kontratuekin enpresetako behin betiko eta finkoak diren lanak betetzeko. Beraz, 2004rako negoziazio kolektiboan beharrezkoa izango da klausulak sartzea eta bertan konpromisoak ezartzea aldi baterako kontratuak mugagabe bilakatzeko.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa