· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Gaur egun

Negoziazio Kolektiboa

Analisiak

 
 






LABen balorazioa martxoko KPIari buruz



LABen balorazioa martxoko KPIari buruz



LABen balorazioa martxoko KPIari buruz


 

2005/04/13
LABen balorazioa martxoko KPIari buruz

Bizkaia izan da martxoan inflazio tasarik altuena izan duen herrialdea; %1 aurreko hilabetearekin alderatuz, alegia. Bere atzetik Nafarroa eta Gipuzkoa %0,9rekin.

Urtetik urterako tasari dagokionez, Araba da herrialderik inflazionistena, %3,6ko aldakuntza tasa baitu.



Inflazioak urte hasieran berriro hasitako goranzko joerarekin jarraitzen du eta dirudienez, Espainiako gobernuak egindako %3,1eko aurreikuspena luzez gaindituko du urte amaieran; batez ere, kontuan hartzen badugu petrolioaren prezioak izandako igoera geldiezina, urtebetean bikoiztu dena.



Beraz, beharrezkoa da ohartaraztea %3 gainditzen ez duten soldata-igoerak ez direla soldaten erosteko ahalmena bermatzeko gai izango. Ildo horretatik, CCOO eta UGTk CEOE-Cepyme patronalarekin adostutako soldata-igoeren urkilari ez nahikoa deritzogu. Igoera hori %2 eta %3an ezarri zen.



Negoziazio Kolektiboaren Akordio Interkonfederalaren berriztapenak (ANC), patronalak inposaturiko soldata-moderaziorako exijentziak onartzea dakar. Hori dela eta, ordezkatzen ez gaituen akordioan bildutako soldata-moderazio eta malgutasun laboralerako gomendioak ez entzuteko deia luzatu nahi dizuegu.



KPIren igoera ikusita, seguru da enpresarien elkarteek berriro ere sindikatuen erantzukizuna eskatuko dutela, lehiakortasun eta enplegua sortzearen izenean.



Hala ere, Banco de Espaņaren Balantzeen Zentralak argitaratutako datuen arabera, 2004ko enpresa-etekinak ( emaitza arrunt garbia) %21,7 igo ziren aurreko urtean lortutakoekin konparatuz; hau da, zortzi puntu 2003an izandako igoeraren gainetik.



Beraz, enpresen lehiakortasun galeraz errua soldatei leporatu beharrean, egokiagoa litzateke enpresa-margenak aipatzea espiral inflazionistaren erantzule gisa.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa