· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Gaur egun

Negoziazio Kolektiboa

Analisiak

 
 






Urtarrileko KPI<i>ari</i> buruzko LAB<i>en</i> balorazioa



Urtarrileko KPI<i>ari</i> buruzko LAB<i>en</i> balorazioa



Urtarrileko KPI<i>ari</i> buruzko LAB<i>en</i> balorazioa


 

2005/02/16
Urtarrileko KPIari buruzko LABen balorazioa

Neguko merkealdien hasiera eta gabonak amaitzearen ondorioz urtarrileko KPI-a %1,4 gutxitu da Nafarroan eta %0,7 Euskal Autonomia Erkidegoan.



Baiezta daiteke KPI-aren urtarrileko datuak ez duela modu egokian isladatzen prezioek jasan duten benetako igoera, neguko merkealdiek emaitza honetan izan duten eragin handiaren ondorioz.


Igaro berri dugun urtarrilean Kontsumorako Prezioen Indizea %1,4 gutxitu da Nafarroan urte arteko tasa %3,1ean utziz. Araban ere jetxiera %1ekoa izan da, Bizkaian (-%0,7) eta Gipuzkoan (-%0,6) gutxikuntza txikiagoa izanik. Urte arteko tasa %3,1, %3 eta %2,5ekoa izan da hurrenez hurren.



Inflazioak urtarrilean jasan duen desazelerazioa, merkealdi denboraldiaren hasierak jantziak eta oinetakoak taldearen prezioaren jetxiera garrantzitsuan izan duen eraginaren ondorioz gertatu da. KPI-aren beherakadan eragina izan duen beste faktorea, gabonetako oporraldiaren bukaerak bultzatu duen pakete turistikoen prezioen gutxikuntza izan da. Eta neurri txikiagoan bada ere, etxeko hornidurak taldeko produktuen merkealdiek ere lagundu dute.



Aitzitik, gorantz gehien bultza duten errubrikak elikagaiak eta edari ez alkoholdunak (arrai freskoak eta izoztuak eta ogiak jasan duten prezio igoeraren ondorioz), besteak taldea (aseguruen prezioen bilakaeraren ondorioz), etxebizitza eta hotelak, kafeak eta jatetxeak izan dira.



Hasiera batean KPI-aren urtarrileko datuak ona badirudi ere, kontutan eduki behar da neguko merkealdiek emaitza honetan izan duten eragina; adibide moduan, eta jakinik jantziak eta oinetakoak taldearen pisua %10 ingurukoa dela, ondorio honetara irits daiteke: Estatu mailan KPI-a %0,8 gutxitu da, baina jantziak eta oinetakoak errubrika kontutan hartu izan ez bagenu, kontsumorako prezioen indizea %0,35 inguru igoko zatekeen. Beste hainbeste gertatzen da EAE eta Nafarroako datuekin.



Gainera, KPI-aren kalkulurako metodologia zaharrak ez zuen aintzat hartzen emaitzan erabateko eragina duen eta prezioek jasan duten benetako igoera modu egokian isladatzen uzten ez duen merkealdien efektua. Kontutan hartu behar da, igoerek jantzi eta oinetako guztiei eragiten dieten bitartean, merkealdiak hasiera batean saldu ez diren produktuei soilik aplikatzen direla.



Testuinguru honetan, eta kontutan edukiz soldaten eros ahalmena etengabe txikitzen ari dela enpresarien irabaziak handitzen diren bitartean, LAB sindikatuak prekaritatea eta diskriminazioaren aurkako borroka izango ditu ardatz 2005. urteko negoziazio kolektiboan, baina soldaten eros ahalmena hobetzearen alde ere apustu egingo du.

Gai Ekonomikoetarako Idazkaritza


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa