· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Gaur egun

Negoziazio Kolektiboa

Analisiak

 
 






Abenduko KPIari buruzko LABen balorazioa



Abenduko KPIari buruzko LABen balorazioa



Abenduko KPIari buruzko LABen balorazioa


 

2005/01/17
Abenduko KPIari buruzko LABen balorazioa

Hego Euskal Herriko inflaziorik altuena Araban gertatu da. Bertan, urtetik urterako KPIa %3,4ra iritsi zen. KPIa urte amaieran lau herrialdeetan moteldu zen eta jaitsierarik adierazgarriena Gipuzkoan gertatu zen, hiru hamarren jaitsi zen eta.



Abenduan erregaien eta arropen prezioak jaisteak, 2004ko amaieran inflazioa zerbait geldiarazten lagundu du. Hala ere, Garraioa urteko arlorik inflazionistena izan da erregai eta lubrifikatzaileen prezioen bilakaeraren ondorioz. Indize orokorra gainditu arte bultzatu duten beste talde batzuk Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, Etxebizitza eta hotelak, eta Kafetegi eta jatetxeak izan dira.



Inflazioak %2ko inflazio helburua gainditu du eta urtetik urterako tasa % 3,2 izan da; hau da, iaz baino sei hamarren gehiago.



Orain balorazio eta gomendioetarako garaia da eta gobernu eta patronalek soldatak ez igotzeko deiak egingo dituzte. Dena den, hainbat dira soldata igoeren moderazioa erakutsi duten adierazleak; adibidez, INEk egindako Kostu Laboralari buruzko Inkesta eta Banco de Espaņako Balantzeen Zentralaren datuak.



Ordainsarien moderazioak enpresa-etekinen bizkortzearekin kontrastatzen du. Estatuaren Kontabilitatearen informazioa zera egiaztatzen du, esplotazio soberakinak (enpresa-etekinak) soldata ordainsarien gainetik igotzen direla.



Beraz, 'espiral inflazionistaren' erantzuleak bilatzeko orduan, zuzenagoa litzateke enpresa-margenak eta etekinak maximizatzeko patronalaren neurrigabeko gogoak aipatzea. Patronalaren handinahia oso txarra da eta azken egunotan CEOEren espektakulu penagarria ikusten ari gara (horren barruan Confebask eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioa daude) SMIren erosteko ahalmena bermatuko lukeen errebisio klausula sartzea eragozten ari baita.



Patroi nagusiaren iritziak, PSOEren ekonomia ministroa den Pedro Solbesenarekin bat egiten du adierazten dutenean SMIren errebisioa KPIarekin lotzea 'espiral inflazionista' estimulatuko lukeela eta ekonomiaren lehiakortasuna eta enplegua sortzea arriskuan jarriko lukeela.



Ez da ulergarria langile kopuru hain urriak (milioi erdi inguru estatu espainiarrean), soldata eskasak kobratzen dituztenak, ekonomiarako ondorio hain kaltegarriak sortzea euren erosteko gaitasuna okerragora ez joaten saiatzeagatik.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa