|
2006/07/14
Pentsio erreformari ez! Prekarietatearen aurka, iruzurrik ez! Espainiako Gobernuak, CEOE-CEPYME-k eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako Gizarte Segurantzaren erreforma - momentuz akordioa dena - laster ere Euskal Herrian inposatuko da.
Akordioak, Toledoko Itunean aurreikusitako neurri atzerakoiak berresten ditu, noski. Zentzu honetan, pentsio duinak izateko bermea gainberatzen du, pentsioen babes maila murrizten du eta erretiratzeko adina saritzen du.
Erretiro pentsioa lortzeko kotizatu beharreko gutxieneko kopurua handitu da. Egun 12, 5 urte eskatzen dira (4.700 egun) eta etorkizunean 15 urte eskatuko dira (5.474 egun). Era berean, urtebete baino txikiagoak diren frakzioak kenduko dira. Izan ere, egun urtebete baino txikiagoko frakzioak urte oso bat izango balira bezala kontuanhartzen dira. Horretaz, gain etorkizunean aldaketa gehiago egiteko atera ireki dute.
Bestalde, eta emakumezkoen kasuan, kontuan izan behar dugu gehikuntza hori are maltzurragoa dela: zailtasun handiagoak dituztelako lan munduan sartzeko, baldintza prekariotan egiten dutelako, eta beren erreprodukziozikloek ez dietelako lan-bizitza jarraitua edukitzen uzten.
Ezintasun iraunkorreko pentsioa. Adin jakin batetik aurrera beren gain ezin har daitezkeen baldintza fisikoak dituzten profesioetatik kenduko da. Horrela, behar beste kotizatu ez duten pertsonak baztertuak geratuko dira.
Bestalde, baliaezintasun handirako zenbateko finkoa ezarriko da, ezintasun iraunkor absolututik beregaina izango dena.
Alarguntza pentsioa. Itxuraz erabaki aurrerakoia hartu da, izatezko bikoteei ere zabalduko zaielako, baina oro har lortzeko baldintzak gogortuko dira. Errenta ordezkatzailearen izaera berreskuratuko du, eta, beraz, familia mantentzeko baliagarria den egoeretarako baliatuko da, elkarrekin seme-alabak eta % 50eko dependentzia dituztenendako alegia. Esan gabe doaz lan munduan emakumeek duten toki murritza, eta dituzten baldintza prekarioak.
Erretiro partziala. Baldintzak gogortuko dira. Erretiro hau hartzeko adina 61 urtera atzeratuko da (mutualitatekideendako, 60 urte). Gainera, ordezkatutako langilearen kasuan 6 urteko gutxieneko antzinatasuna eskatuko da enpresan. Gutxieneko eta gehienezko permanentzia portzentaje berria ezarriko dira: % 75 eta % 25 (egun % 15ekoa da gutxienekoa). Horretaz gain, ordezkatutako langilearen kotizatutako urteak 18ra igoko dira.
Erretiro aurreratua. Koefiziente murriztaileen bidez zehatzen edo murrizten da. 34 urte edo gutxiago kreditatu dituzten langileendako 7,5ekoa izango da 65 urte betetzeko falta zaien urte bakoitzeko.
Lan-bizitza luzatzeko pizgarriak. 65 urtez geroztikako erretiroa sustatuko da, sari ekonomikoak emanez. 65 urte baino geroago lan egiten dutenen pentsioari % 2 gehituko zaio, eta % 3a 40 urte baino gehiago kotizatu badute.
Esan gabe doa neurri hori lanaldia eta erretiroren adina murrizteko sindikatuen eskaera historikoen kontrakoa dela, eta gazteak lan mundura sartzea oztopatzen duela.
Beraz, ikusten denez, pentsio prestazioak jasotzeko baldintzak gogortu dituzte. Porrotera dihoan sistema honi aurre egingo dion Euskal Gizarte Segurantza Sistema, zein ez diskriminatzailea, unibertsalitate eta solidaritate printzipioetan oinarrituko den, inoiz baino ozenago aldarrikatzen dugu.
Euskal Herrian lan eta bizi, berton erabaki!
|