|
2007/04/27
Emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile aitortza.
LAB Langile Abertzaleen Batzordeak Sindikatuak, 2000. urtean, sindikatu barruan emakumezko eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Plan estrategikoa garatzeko hartutako konpromisoa oinarri hartuta, 2006ko abenduan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile izaera aitortu zaio. Gaur, 2007ko apirilaren 24an, Emakunderen egoitzan burutu den ekitaldi batean aitorpen horren agiria jaso dugu.
LABen garbi genuen, emakume eta gizon langileen arteko aukera berdintasuna errealitate bihurtzeak emakumeen aldeko ekintza positibo neurriak abian jartzea eskatzen zuela, kanpo eta barne eskuartze-eremu guztietan eta LABen antolakuntza arlo guztietan.
Horregatik 2000.urtean hauei modu eraginkorrean erantzuteko asmoarekin emakume eta gizonen arteko aukera berdintasun planaren proposamena aurkeztu eta aurrera eramateko erabakia hartu genuen. Planaren helburua, barruko , naiz kanpora begira lanean ari diren estrukturetan eragitea izango da.
Plan honek sindikatu osoari eragiten dio, antolamendu, funtzionamendu, izaera ideologikoari eta burutzen dugun ekintza sindikal sozio-politikoari. Egindako bidea luzea, aberatsa eta emankorra izan da.Gauzapen fase desberdinetatik pasa gara, besteak beste, zenbait sail sindikalekin burutu ditugun esperientziak, lantokietan lan aukera berdintasun batzordeak osatzeko proposamen zehatzak landu ditugu. Hauek berebiziko garrantzia izan dute, aldarrikatzen duguna, gauzatze bidean jartzeko aukera eman digutelako eta esan dezakegu gaur egun gure sindikalgintzaren ereduaren identitate ezaugarrietariko bat dela.
|