|
2004/04/05
Aukera Berdintasun Plan Estrategikoaren aurkezpena Rafa Diez-en adierazpenak
5.Biltzar Nagusian Aukera Berdintasun Plana martxan jartzea erabaki genuen.
Esan beharra dago, Euskal Herriko sindikalgintzan LAB aintzindari izan dela Emakume eta Gizonen arteko Aukera Berdintasun Plana Sindikatu barruan abian jartzeko.
Handik hona Planaren diseinua, lan mailak, eta ardatzak zehazten joan gara eta, dagoeneko, ikusten ari den bezala zenbait fruitu ere jasotzen hasiak gara.
Zalantzarik gabe eta oso positiboa baloratuz, urratsak nabarmenak eman ditugu: emakumeen parte hartzea, emakumeekiko diskriminazio errealitatei aurre egiteko egitasmoak eta ihaurduerak, hizkeraren aldetik diskriminazioa ezabatzen joateko plana...
Beraz, ezinbestekoa zen lehen urrats hau ondo betetzea sindikatu barruan gero lan munduan iharduera koherente eta eraginkorra izateko. Alegia, oinarriak etxean jarri gero gure ihardueran beste motako urratsak ematen joateko
Horregatik, orain , guzti hori sakontzen dugun bitartean, beste jauzi bat eman nahi dugu zuzen zuzenean gai hau enpresetara eramaten, gai hau bere integraltasun osoarekin enpresetan astintzen eta lantzen
Orain, 6.Biltzar Nagusiaren atarian jauzi hori gauzatzera goaz.
Egindako esperientzi pilotoekin, eta hauek erakutsitako ondorioek balio izango digute Aukera Berdintasun proiektuak enpresetara zabaltzeko; alegia, esperientzia pilotoen ondoren egitasmo orokorra martxan jartzeko prozesua hasiko dugu.
Gure xedea zein den? , Lantokietan instituzioek ikusi nahi ez dituzten eta enpresariek mantendu nahi dituzten emakume langileen diskriminazio arazo anitzak azalarazi eta ezabatzeko neurri zehatzak exijitzea izango da.
Argi utzi nahi dugu, hau ez da arlotik planteatzen den plan bat, sindikatu zati baten plana; erakunde osoa bilakatu nahi dugu protagonista, eragilea Aukera Berdintasunaren aldeko borrokan ; eta horretarako ondo dago diskurtsoa, ondo dago borroka ideologikoa baino ezinbestekoa da generoarekin lotuta dauden diskriminazioei aurre egin gure iharduera sindikalarekin
Disoziazio horretan, diskurtsoa eta praxisen artekoan, egindakoa kontutan hartuz, urrats sakon bat eman nahi dugu ekintza sindikal konprometitua eta erasokorra gauzatuz.
|