·  Apirilak 28: Algunos trabajos matan y otros no nos dejan vivir.

Prekarietatea salatu, borrokatu, garaitu. Apirilaren 28a Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dugu. Lan segurtasun eta osasunaren defentsan erreferentea da eta, langileok eskubide hau urratuta dugun heinean, aldarrikapen eta borroka eguna ere bilakatu behar dugu.

 ·  LAB-en oharra REACH (substantzia kimikoen Erregistro, Ebaluazio eta Baimenaren inguruko araudia) araudiaren inguruan.

Ekainaren 1ean sartu da indarrean substantzia kimikoen Erregistro, Ebaluazio eta Baimenaren inguruko REACH araudia. Joandako abenduaren 18an Europar Batasuneko Kontseiluak onartu ondoren, hauxe zen falta zen urratsa. Substantzia kimikoen arloan EBren politiken artean arau-tresnarik garrantsitsuena dela gogorarazi beharra dago. Harreman zuzena du 2001ean argitaratutako Liburu Zuriarekin.
 ·  Tabakoaren kontrako Legean prebentzio programak falta direla adierazi du LABek.
Datorren igandean Hego Euskal Herrian indarrean ipiniko duten Tabakoaren Kontrako Legeak «gabeziak» dituela salatu zuen atzo LAB sindikatuak. Hala ere, legeak egunerokoan egingo duen bilakaera ikusi zain daudela jakinarazi zuen Mati Iturralde LABeko Administrazio eta Osasun arloko arduradunak.

 ·  Lakuak ez ditu bere betebehar eta erantzukizunak betetzen prebentzio alorrean
Eusko jaurlaritza eta patronalaren arteko hitzarmena prebentzioaren prestakuntzarako

ELA eta LABek, EAEko gobernuaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren sailburuaren jarrera salatu nahi dute. Honek, eraikuntza sektorerako, Confebask-ekin sinatu du lankidetza hitzarmena , lan arriskuen prebentzioaren prestakuntzarako.

 ·  Prekarioa bada, lanak akabatuko gaitu - LABek burututako ekimena (2002).

Prekarietateak gure osasuna suntsituko du. Enplegua eta lan baldintzak prekario egitea, ez da behar edo premia ekonomikoa. Enpresen estrategia da. Langileok edozertarako prest eta interes produktiboen menpe edukita, irabazi handiagoak lor ditzakete. Gure bizi eta lan baldintzak okertu eta euren negozioen arriskuak murriztu.

Txostenak

 · Prekarietatea eta lan osasuna  
 · Arrisku kimikoen aurkako erreferenduma  
 · Lan osasunari buruzko gidaliburua  
 · Informatzen 1/2004: Lan arriskuen prebentzioan araudi-aldaketak  
 · Zamalanak eskuz manipulatzeak ekarri ditzakeen arriskuei buruzko azterketa eta prebentzio gida. (gazteleraz)  
 · Laneko istripu larrietan eta heriotza-istripuetan sindikatu bezala esku hartzeko protokoloa  
 · Lan istripuen ikerketa.  
 · Informatzen 2007 urtarrila - Aldi baterako ezintasuna: Eskubide murrizketa berria.  
 ·  Non daude emakumeon eskubideak?
Eskubideez jabetzeko estrategiarik ba al dago?



inprimitu