· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






OSASUNA ETA BIZIA ERE LAPURTZEN DIZKIGUTE



OSASUNA ETA BIZIA ERE LAPURTZEN DIZKIGUTE



OSASUNA ETA BIZIA ERE LAPURTZEN DIZKIGUTE


 

2009/01/23 LAN OSASUNA
OSASUNA ETA BIZIA ERE LAPURTZEN DIZKIGUTE

01 Euskal Herria bezalako herri txiki batean eskandalu hutsa da enpresetan urtero-urtero izaten diren istripu, gaixotasun eta heriotza datuak; urtez urte 135.000 istripu inguru, 100 heriotza baino gehiago, lan gaixotasun baten ondorioz hiltzen diren milaka langile eta bizitza osorako ezintasun iraunkorraz edota beso, hanka, esku edo bestelako gorputz adarren bat anputaturik gelditzen diren langile aldra.

Gure biziaren prezioa ondo baxua da: patronalaren poltsikoak betetzen duen heina, besterik ez. Edozein makina baino merkeago eta ordezkatzeko errazagoa. Dena da libre geure kontura aberasten jarraitzeko orduan. Ahalik eta irabazi gehien, ahal den eta denbora laburrenean... eredu ekonomiko hauxe da langileok gaixotzen eta hiltzen gaituena.

Enpresariak dirua barra-barra irabazten egon diren sasoian langileok orri honen bestaldean agertzen diren datu lazgarriak pairatu izan baditugu, orain "krisialdian" omen gaudela, gure osasunarekin "solidarioak" izatea eta "gerrikoa estutzea" nahi izango dute, batez ere gure lan baldintzak eta enpresako istripuak, gaixotasunak eta prebentzio zein segurtasun falta salatzeko orduan.

Jokabide hori ikusten hasiak gara jadanik. Azken urte honetan langabeziak gora egin eta hainbat enpresetan ekoizpena geldiarazi badute ere, istripuen tasak bere horretan dirau. Ez da harritzekoa hori. Izan ere, lan baldintzak kaskartzen direnean (azpikontratazioak, plantillak murriztea, presio eta estres handiagoak, langabeziara joateko mehatxuak, jardunaldi luzeagoak...), hori guztia zuzenean lotuta dago istripu eta gaixotasun tasaren hazkundearekin.

Honekin batera, enpresariek betidanik ikusi dute prebentzioa alferrikako gastu moduan; beraz, horren kontra borrokatzen ez bagara, enpresetan lan osasun gastu hori murrizten ahaleginduko dira. Eta, era berean, langileok instituzioak ere presionatzen ez baditugu, hauen partetik espero dezakegun gauza bakarra kontrol publikoko sistemak are gehiago lausotzea da, "krisiari aurre egiteko neurri" moduan patronalaren mesedetan.

Honengatik guztiagatik, langileoi dei egiten dizuegu, lan zentroetan egunez egun zuon osasunaren alde borroka zaitezten, ez diezaiezuen utzi, are gutxiago momentu hauetan, gutxi batzuei gure biziaren kontura aberasten. LABek honen alde borrokatzen jarraituko du eta Euskal Herriko hiriburuetan urtarrilaren 28an burutuko ditugun mobilizazioetan bat egiteko dei egiten dizuegu.

Jeitsi Kartela PDF formatoan
Jeitsi Eskuorria PDF formatoan


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa