· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Lakuak ez ditu bere betebehar eta erantzukizunak betetzen prebentzio alorrean <br><i>Eusko jaurlaritza eta patronalaren arteko hitzarmena prebentzioaren prestakuntzarako</i>



Lakuak ez ditu bere betebehar eta erantzukizunak betetzen prebentzio alorrean <br><i>Eusko jaurlaritza eta patronalaren arteko hitzarmena prebentzioaren prestakuntzarako</i>



Lakuak ez ditu bere betebehar eta erantzukizunak betetzen prebentzio alorrean <br><i>Eusko jaurlaritza eta patronalaren arteko hitzarmena prebentzioaren prestakuntzarako</i>


 

2004/05/04
Lakuak ez ditu bere betebehar eta erantzukizunak betetzen prebentzio alorrean
Eusko jaurlaritza eta patronalaren arteko hitzarmena prebentzioaren prestakuntzarako

ELA eta LABek, EAEko gobernuaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren sailburuaren jarrera salatu nahi dute. Honek, eraikuntza sektorerako, Confebask-ekin sinatu du lankidetza hitzarmena , lan arriskuen prebentzioaren prestakuntzarako.

Sailburuak hitzarmen hau sinatzea, oso erabaki larria da eta lan arriskuen prebentziorako, bere erantzukizunak ez betetzea dakar. Siniestralitate eta lanpostuetan osasuna galtzearen erantzule zuzenen esku uzten du prestakuntza; langileen diru publikoarekin.



Ez dira soilik gure sindikatuon proposamenak alde batera utzi, bai prestakuntza gela sortzeko bai ikuskaritza ekintzarako edo exijentzia minimoak lan publikoak legezko egiteko. Horrez gain, apirilaren 28an izandako bileran sailburuak hartutako konpromisoa, asmoetan baino ez da geratu, eta gertaerek ezeztatu dute.



Jarrera hauek zera suposatzen dute:

- EAEko ordezkaritza sindikala albo batera uztea.

- Osalan bezalako parte hartze organoak, ildo bakarretik kudeatzen saiatzea.

- Patronalarekin bat egite politika burutzea eta horrela, araudiak etengabe ez betetzearen erantzule ere bihurtzea.

- Confebaskek bere gain hartzen ez dituen ardurak ordaintzeko, diru publikoa erabiltzea.

- Azken finean, arauak apurtu patronalaren mesederako.




Sailburuari emandako idazkian planteatzen ditugun bezalako funtsezko kontuek, egun gutxi beranduago, hain erantzun negatiboa izateak, haserrarazten gaitu.



Lau milioi euro ematea, enpresariak-administrazioa batzordea finantzatzeko, adarra jotzea iruditzen zaigu. Osalanentzat irizpideak identifikatu eta definitzeko batzordea; Confebasken propaganda koordinatu eta ordaintzeko; bere ikastaroak emateko eta gela iraunkorraren inplementazioa ebaluatzeko.



Ikus daitekeenez, hitzarmena beste kanpaina bat besterik ez da. Diru publikoarekin egindako kanpaina, patronalaren irudiaren onurarako. ELA eta LAB iragarri nahi dugu ez garela estrategia mota honetako partaideak izango; ez ohar honetan kritikatzen ari garen hitzarmenari dagokionez, ez ondorengo deialdi, biltzar edo autopropaganda kanpainei dagokienez, departamentuak edo Osalanek eginak.



Patronalak eta sailak mahai gainean neurri gogor eta premiazkoak hartzeko erantzukizun larria dute. Heriotzak eta osasun galera lanpostuetan sortzen dituzten kausak ezabatzeko neurriak. Ez bata ez bestea ez dira ezer egiten ari.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa