2002/02/17
Prekarioa bada, lanak akabatuko gaitu - LABek burututako ekimena (2002).

Prekarietateak gure osasuna suntsituko du. Enplegua eta lan baldintzak prekario egitea, ez da behar edo premia ekonomikoa. Enpresen estrategia da. Langileok edozertarako prest eta interes produktiboen menpe edukita, irabazi handiagoak lor ditzakete. Gure bizi eta lan baldintzak okertu eta euren negozioen arriskuak murriztu.

La prekarioak behin-behinekotasuna, babes gutxiago enpresaren aurrean, soldata ezberdinak eta Gizarte Segurantzako zerbitzuak jasotzeko aukera gutxiago dakartza. Enpresaburuek, gobernuen babesean eta instituzioen utzikeriaren laguntzaz, hainbat formula erabiltzen dituzte lana prekarizatzeko: kontratuen behin-behinekotasuna, azpikontratazioa, lanak kanpora bidaltzea edo pribatizatzea, lanaldiaren malgutasuna, enpresak enpresa txiki eta ertain bilakatzea, autonomo egitera behartzea eta lan kontraturik gabe lan egitea. Langabeziara joateko arrisku handiagoak, arrisku psikosozial gehiago eta handiagoak edukitzea eta egoera kaxkarragoetan lan egiteak osasunean eragiten du. Honela, enplegu prekarioa daukaten langileek ondoko hauek pairatzen dituzte: * Hilkortasun handiagoa. * Osasun psikoki eta fisikoko adierazle kaxkarragoak. * Osasuntsuak ez diren jokabideak. * Osasun txarragoa hautematen da. * Bihotz-hodietako arazoak. * Buruko osasuneko arazoak. * Asegabetasuna. * Mendekotasuna sortzen duten substantziak hartzea. * Lanarekin erlazionatutako gaixotasunak sarriago edukitzea. * Lan istripua edukitzeko arrisku handiagoa. Prekarietateak prebentzio eta osasun eskubide oinarrizkoak galtzea ere badakar. Prekarietatean lan egiten baduzu, zera pairatzen duzu: * Arriskuen inguruko informazio gutxiago. * Arrisku ebaluazioa egin orduko, zuri ez galdetzea. * Parterik ez hartzea. * Zure iritzia ez eskatzea. * Prebentziorako informaziorik ez jasotzea. * Arrisku larri baten aurrean, ezin zara zeure lanpostutik mugitu, bestela, kontratua ez berriztatzea liteke posibleena. * Zure osasun egoeraren zaintza zehatza ez egitea. * Emakumezko langilea bazara, seme-alabak izateko eskubidea ukatzen dizute. * Oso gutxitan ematen dizute babes indibidualerako ekipamenduak. * Lanarekin lorturiko istripu edo gaixotasunen batek lesiorik sortzen badizu, ez dizute kontratua berriztatzen. * Osasun arazoak direla eta, baja gutxiago eta laburragoak hartzen dituzu. Lan prekarioak ez ditu langabezia-arazoak konpontzen, gizartearen erantzuna isildu eta patronalaren zein gobernuen gastuak arindu baino ez du egiten. Eman dezagun argitara arazoa lan prekarioaren aurkako eguneroko borrokaren bidez. Eskatu dezagun gure eskubideak bete daitezen. Gure osasunak eskertuko digu.



inprimitu