Emakumeak

XXI. mendean, Euskal Herrian eta mundu osoan, emakume langileon lan harremanak, enplegua eta lan baldintzak, sektore guztietan, sexu-genero diskriminazioak, baldintzatu eta markatu egiten ditu erabat. Gaur egun, datu guztiek agertzen dutenez, esplotaziorik larrienak, egoerarik prekarioenak jasaten dituen langile kolektiboa emakumeok osatzen dugu.

Emakumeon lan arazo larriei ezin zaie irtenbiderik eman, gu geu, emakumeok, egoera aldatzeko beharra diren neurrien exijentzian eta defentsan zuzenki inplikatzen ez bagara. Eta horretarako bide bakarra, sindikalgintza erasokor eta konprometituaren alde hautu egitea dugu. Hauxe da LABek eskaintzen diguna. LAB sindikatuak bere egiten du emakume eta gizon langileen lan aukera berdintasunaren aldeko borroka. Erronka honi ez dio aldarrikapen hutsaletik heltzen, bere barne konpromisotik baizik. Izan ere, sindikatuan bertan, hausnarketa eta egokitze prozesu integrala abian jari dugu, lantokietan erantzuna behar bezala aktibatu ahal izateko.

Gazteak

Datu anitzek gazteon egoera jasanezina islatzen dute. Duintasunezko egoeran lan egiteko eskubidea ukaturik, beste eskubide ugariez disfrutatzeko aukerak lapurtzen dizkigute. Baina, batik bat, gizartean gazte bezala aktiboki partehartzea galarazi nahi digute. Betidanik aldaketak eragiteko gaitasuna erakutsi duen kolektibo bat desaktibatu eta menperatzeko tresna eraginkorrena bilakatu dute lan merkatua sistema honen sustatzaileak.Euskal Herriaren etorkizun ekonomiko eta soziala hipoteka dezaken alarma egoera batetara heldu gara. Baina erantzule eta arduradunak dituen alarma egoera honek baditu irtenbideak, politika ekonomikoaren estrategiak bere oinarriz aldatuz, enplegua sortu eta lana eta ondasuna banatzea lehentasun osoko helburua bilakatzea.Baina honekin bat, gazteon egoera jasanezin honi gaurdanik aurre egiteko berehalako neurriak aldarrikatu behar ditugu, ezinbestekoa den aldaketa prozesuari ekin. Egoera honen arduradunei errealitateak eskatzen duen tinkotasunarekin jarrera aldaketa bat exijitzen diegu, beraien erantzukizuna asumituz irtenbideak bultzatu eta gauzatzeko.


Lan osasuna


Etorkinak



inprimitu