EAJ, AHT Gelditu! Elkarlana eta Ekologistak Martxan, ezbaian Bilbon.


Bilboko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, otsailaren 26an LABen egoitzan izan da mahai inguru interesgarria. Bertan, 50 lagunetik gora eta PNVko Ibon Arerso, Elkarlaneko Iņaki Antiguedad eta Ekologistak Martxaneko Rosa Lago izan dira. PSE-k ez du agertu nahi izan, gonbidatua izan zen arren. Unibertsitateko irakalse Rosa Lagok AHTren inguruko zenbait mito gezurtatu ditu, besteak beste CO2 isurtzen ez dituela dioena. Hautetsi jeltzaleak AHTk enpresen lehiakortasuna hobetuko duela ziurtatu zuen. Estatuan eta Europan egongo denez AHT, ez litzatekeela logikoa bertora ez heltzea gaineratu zuen. Gainera, "Abando geltoki intermodalerako leku ona da eta lurrazpitik etorriko da AHT. Cantalojaseko lubakia eta gunea hobetzeko aukera izango da", esan zuen.

Iņaki Antiguedadek AHTk beste garraiobide batzuk ordeztera ez datorrela salatu zuen, gehitzera baizik. Bere iritziz, garraioaren eromena geldiarazi beharra dago. Hiru hizlarien txandaren ostean eztabaida bizia izan zen, joandako jende askok parte-hartu zuelarik. Amaitzeko, Bilboko AHT Gelditu! Elkarlanak datozen hilabeteetarako ekimen berriak iragarri zituen.


inprimitu