 |
LAB sindikatuak manifestazioa egin zuen atzo Gasteizko kaleetan, ŤAHTren
inposizioaren aurkať. Lehendakaritzan amaitu zen martxa eta, han, Eusko
Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri gutuna helarazi zion Rafa
Diez LABeko idazkari nagusiak. AHTk ez duela garraioaren arazoa konponduko
uste du LABek. Eta, aldiz, egitasmoak trenbide eta garraio eredu praktikoa,
eraginkorra, ekonomikoki bideragarria, herritarren eskura legokeena, energia
aurreztailea eta ekologikoa hautatzeko dauden aukerak hipotekatuko
lituzkeela uste du. Hala, lanak gelditzeko eta, informazio eta eztabaida
prozesu zabal eta gardena garatu ostean, herritarrei hitza emateko eskatu
zion Diezek Ibarretxeri.
Berria (2008/02/08).
|