· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Lakuak enpresak mesedetuko ditu uraren kanonaren bidez.



Lakuak enpresak mesedetuko ditu uraren kanonaren bidez.



Lakuak enpresak mesedetuko ditu uraren kanonaren bidez.


 


Lakuak enpresak mesedetuko ditu uraren kanonaren bidez.

Uraren kanonari buruzko Ekonomia eta Finantzako erregimenaren Araudia onartzen duen Dekretua indarrean izango da gutxi barru EAEn. LABek Lakuari eskatu dio Dekretu-zirrioborroa aldatzeko, herritarren aldean patronala mesedetuko ez duen arau orekatuago ezartzeko.

LABek alegazioak aurkeztu ditu asmo horrekin, uste baitugu Dekretu-proiektuak ez dituela ezartzen uraren kudeaketa orekaturako oinarriak. Izan ere, etxeko kontsumoetarako eta biztanle eta eguneko metro kubiko bakoitzeko 0,06 euroko kanona ezartzen baldin badu ere, industriarentzako askoz baldintza hobeak ekarriko ditu. ISO 14001, EMAS edo Ekoscan ziurtagiria edukitzea nahikoa izango zaie enpresei %70eko hobaria lortzeko. Horrela, herritarrei galbahe estua jartzen zaie eta enpresarioei askoz ere zabalagoa, salbagarriagoa. Esan beharra dago aipatutako ziurtagiriek ez dutela inondik inora bermatzen uraren kudeaketa egokia eta arduratsua

Halaber, ez dirudi arrazoizko egiten duten uraren kudeaketa edonolakoa izanda ere, instituzio publikoek ere %70eko hobaria izatea apaintzeko iturrietarako, lorategiak ureztatzeko, etab. Ez dago honi oniritzia ematerik esaterako hainbat Udalek kontsumitzen duten %20tik gorako galerak dituztelarik. Zuzena zera litzateke, salbuespenak eta hobariak ura aurreztu eta galerak %10etik beherakoak dituzten Udal eta industriei ezartzea.

Dekretu-proiektua esposaketa publikoan izan den bitartean, LABek alegazioak aurkeztu ditu. Bertan, LABek herritarren aurrean enpresarioak ez mesedetzeko eskatu du. Lehen urtean ezarriko ez den arren, herritarrek eguneko eta biztanleko 130 litrotik gorako kontsumoa dela-eta kanona ordaindu beharko dute. Hala, herritarrek ez dute aukerarik izango ziurtagiririk ez ezer aurkezteko hobariak lortzeko. Herritarrentzako aukera bakarra kontsumoa murriztea izango da. Empresa, instituzio publiko eta sektore produktiboek , ordea, ura xahutzen segitu ahal izango dute eta aldi berean araudiaren mesedeez eta pribilejioez gozatzen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak oraingoan ere oso baldintza ezberdinak ezartzen ditu herritarrentzat alde batetik eta enpresa eta instituzio publikoentzat bestetik. Era horretan, ahularekin gogor eta indartsuarekin makal jokatzen du. Uraren kudeaketa arduratsuak eta ingurumenaren zutabe gisa aurreztea eta eraginkortasuna sustatzeak koherentzia eskatzen du, baita batzuetan indartsuari aurre egitea ere. Baina badirudi neoliberalismoaren bidean doan gobernu honek ez duela horretarako asmorik.


  · Uraren kanonari buruzko Araudiari egindako alegazioa. 
 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa