· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Langileok ere AHT-ri ez.



Langileok ere AHT-ri ez.



Langileok ere AHT-ri ez.


 

2007/11/28
Langileok ere AHT-ri ez.

Langileok ere AHT-ri ez. Inoiz Euskal Herrian eraiki den azpiegitura antiekologiko eta antisozialena kosta ahala kosta gauzatzekoak dira.

Behar sozialetarako ez omen dago aurrekontu nahikorik, baina inor gutxiri zerbitzu emango dion AHTan 9.000 milioi euro xahutzeko bai, horretarako badago. Etxebizitza politikak, euskara, osasuna... kaltetuak izango dira, geure poltsikoetatik aterako den dirutza horretan gastatuz gero. Gainera, zeharo defizitarioak dira AHTak, ekonomialarien ikerketek eta atzerriko eskarmentuak frogatzen duten bezala.

Euskal Herrian garraioaren egoera oso txarra da, baina AHTk hori konpontzen lagundu beharrean kaltetu egingo du. Ez du xedetzat mugikortasuna beste era batean kudeatu eta berrantolatzea, energia aurreztea, Ama Lurra zaintzea, hubiltasuna, ondasun eta zerbitzu publikoetara heltzeko iriskortasuna bilatuz. Helburua, beste garraio azpiegitura berri batzuekin batera, nola edo hala bidaia kopuruak areagotzea da, lurralde egitura zentralizatuz eta desorekatuz.

AHT ez da gure herria mesedetzeko egitasmoa, Estatu espainolak eta frantesak diseinatu eta bultzatutakoa baizik. Hipoteka gehiago Euskal Herriaren burujabetzarako. Estatuak izango dira jabeak, bertoko kudeatzaileek ezin hobeto laguntzen dieten arren. Eta errealitateak erakusten du ez dela bertoko bizilagunen joan-etorri beharrak mesedetzeko azpiegitura. Hemengo joan-etorrien % 97 inguru eskualde barrukoak dira. AHTk euskaldunon desplazamenduen % 0,4 ere ez lituzke hartuko.

Lana da mugitzeko arrazoi nagusia eta gure beharrak aintzat hartuko lituzkeen garraio publiko zerbitzua, hirigintza eta lurralde antolaketa eredua eskatzen dugu langileok. Baina enpresario boteretsuen eta esanetara dituzten agintarien interesak oso bestelakoak dira: etekin pribatuak gora eta gora.

Bestalde, ekologiari mesede egingo diola saldu nahi digute. Baina ez gara leloak eta badakigu Euskal Herrian 121 tunel eta 113 bidezubi eraikitzea, 68 milio m3-tik gora lur mugitzea, 2.500 hektarea okupatzea, 64 zabortegi sortzea eragingo duen egitasmoa ez dela hain zuzen ekologikoa.

Bost axola diete agintariei herritarren beharrek, berdin herri-kontsultek erakutsitako borondateak eta langileok ditugun gabeziek. Inposizio honi aurre egiteko ez digute beste biderik utzi: MOBILIZA GAITEZEN!

- Kartela
- Tira
- Orria


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa