· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    
Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

Zazpi talde sindikal, ekologista eta sozialek Klima Aldaketaren Aurkako EAEko Planaren prestaketan dagoen parte-hartzerik eza salatu dute.

2007/10/18
Zazpi talde sindikal, ekologista eta sozialek Klima Aldaketaren Aurkako EAEko Planaren prestaketan dagoen parte-hartzerik eza salatu dute.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak deituriko "Foro"-tik atera egin dira eta eskatu aurretik helarazi behar zaiela informazioa eta benetako eztabaida Foro batera dei ditzaten ere.

Gaur goizean, hilak 18, Klima aldaketaren aurkako EAEko Planaren inguruko Foroa deitua zuen Jaurlaritzak. Asmoa zen eragile sozial eta ekonomikoen partehartzerako gune gisa agertzea.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburuaren aurkezpenaren ostean, 7 talde sindikal, ekologista eta sozialek gutuna eman diote Sailburuari. Eskutitz horren bidez zera jakinarazi diote: ez da posible benetako eztabaida emankorra egitea aurretik helarazten ez bada eztabaidagai den dokumentazioa, eragileek dokumentazioa aztertu eta iradokizun eta ekarpenak prestatu ahal izateko.

Horren ondoren Forotik atera dira, beste batzar bat eskatuz, orduan bai aurretik dokumentazioa dutelarik, benetako prozesu partehartzailea eta benetako eztabaida irekitzeko.

Erakundeak honakoak dira:
ELA, LAB, EHNE, Ekologistak martxan, Eguzki, Sagarraketa EKA-OCU.

  · Kexa gutuna Sailburuari 
 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa