|
2006/12/09
AHT-ren aurka eta garraio sare jasangarri baten alde. «Commission Particulière du Débat Public» delakoari Suisse aditu kontsultategiak egindako azterketa txostenak, guk ateratako «Garraioak Euskal Herrian» txostenean genituen kezka eta ohar berdinak biltzen ditu.
Errana baita:
- Garrioen aldeko politika publiko azkar bat gabe nekez garatzen ahal dela errepidetik trenbideetarako pasarte modalak.
- Ez litzatekela benetako oztopo bat Landesetako A10-ean jarriko litzateken peajea.
- Leku guztietatik ezeztatuak izan dira RFF-eko prebisioak.
- Beharrezkotzat ematen da, politika publiko azkar bat eramatea gaur egun existitzen den trenbidean garraio jasangarri bat suspertzeko: askoz ere merkeagoa eta Euskal Herriko beharrei erantzungo liokelakoan.
Euskal Herriko benetako arrangureri erantzuteko nekez itxoin genezake 2020. Gaurdanik aurrera, mugaz-gaindiko TER-ak, Baiona-Garazi linearen efizientzia, merkantzietako benetako zerbitzu publiko eta guzti hau behar ekologikoei lotuta egotea eskatzen dugu.
Hori dela eta, herritar gustiak gurekin bat egin dezaten gure deialdira deitzen ditugu:
2006ko Abenduaren 16an 16:00etan Uztaritzeko Heraitzeko biribilean.
LAB Garraioak Ipar Euskal Herria
|