2006/11/30
AHT lanak salatzeko 20 lagun kateatu egin dira.


Azaroaren 29an, eguerdi partean gutako 20 lagunek AHT salatzeko asmoz Urbina eta Luko arteko txikizio lanetan elkarrekin kateatu dira. Ekintza 14:00 inguru hasi dugu, hamar laguneko bina talde obretan barneratu eta lurrean eseri gara. Denok gure artean katez loturik geundelarik, zinpeko guardiek ezer ezin zutela egin ikusirik Ertzaintzari hots egin diote. Langileek aldiz lanak bertan behera utzi eta guri so geratu dira. Denbora aurrera joan ahala, komunikabide ugari hurbildu da bai telebista, bai irrati eta bai prentsa idatzikoak. Uneoro jendeak AHTren aurkako oihuak bota ditu eta beste behin langileei lanak utz ditzateztela eskatu zaie.

16:00ak inguruan Ertzaintza agertu da, lau kotxe eta istiluen aurkako furgoneta bat. Uniformedunak kaputxaturik etorri dira eta kateak moztu dizkiete, banan banan identifikazioa eskatuz eta denak miatu eta hormaren kontra jarri dituztelarik. Identifikazioak burututa kanporatuak izan dira. Urbinara bueltan gentozela helikopteroa ere agertu da mendian egon zitekeen jendearen bila.


inprimitu