· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






AHT-ren aurkako mobilizazioak.



AHT-ren aurkako mobilizazioak.



AHT-ren aurkako mobilizazioak.


 


AHT-ren aurkako mobilizazioak.

Abiadura Handiko Trenaren obrak hasita daude, Lukun (Araban) hain zuzen ere Instituzioek ez dute publiko egin eta AHT Gelditu Elkarlanak inposizioa eta ilunkeria salatzeko mobilizazioak eta erantzun indartsua prestatu ditu. Euskal Herrian inoiz izan den txikiziorik handiena izateaz gain, diru publikoetako 6.000 miloi euro xahutu nahi dituzte biztanleen %2rentzat baino izango ez den azpiegitura batean. Ez ditu lotuko herriak, eskualdeak; ez du egituratuko nazioa. Energia xahutzeaz gain, nekazal lurra izorratu, hidrologia kaltetu eta gizarte ereduari berari era larrian eragingo dio Abiadura Handiko Trenak. Hori guztia gehiengo sindikalari bizkar emanda, gizartearen parte-hartzea ukatuta eta adostasuna bilatu barik.

Arrazoi ugari daukagu inposizio honen kontra borrokatzeko. Mugi gaitezen!!

AZAROA

2an - Salaketa publikoa prentsaurreko baten bidez.

3an - Bilkurak herri eta eskualdeetan arratsaldean (Oreretan, Zumarragan, Bilbon, Beasainen, Billabonan, Tolosan, Donostian, Aretxabaletan, Arrasaten, Zumarragan...).

4an - Eguerdian martxa Urbinatik obretara. 17:00etan (2km-ko ibilbidea).

8an - 11etan bilkura Ajuria Enea eta Estatu Espainoleko Delegaritzaren aurrean (Gasteiz) inposizioa salatzeko.

10ean eta 12an - Manifestazioak: Oreretan, Eskoriatzan, Goierrin eta Elorrion.

14an - 19:00etan LABen hitzaldia Baionan, Iñaki Antigüedad-ekin.

15ean - Bilkura enpresa eraikitzaileen aurrean (Altuna y Uria, Azpeitia).

17an - Eztabaida publikoa Gasteizko Unibertsitatean.

18an - Manifestazio nazionala Gasteizen 17:00etan.

29an - Enkartelada Ustaritzen.

INPOSAKETARIK EZ. HERRIAREN BORONDATEA ERRESPETATU.
ORAINTXE DA GARAIA: AHT GELDITU!


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa