· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    
Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

Lanerako joan-etorriak hobetzearen alde eta AHT-ren inposaketaren aurka. Urriaren 8an manifestazioa Legution goizeko 12etan.

2006/10/06
Lanerako joan-etorriak hobetzearen alde eta AHT-ren inposaketaren aurka. Urriaren 8an manifestazioa Legution goizeko 12etan.

Abiadura Handiko Trenaren aurkako borroka garai erabakiorrean ari da sartzen. Instituzioak urtea amaitu aurretik hasiko direla lanak diote eta Legutio inguruan hasiko omen direnez, garrantzi handiko hitzordua da datorren igandean, urriak 8, bertan egingo dena.

Garraio mota honek ez du balio Euskal Herrian mugitzen diren salgaiak garraiatzeko, ez du nazioa egituratuko eta ez da ekonomikoki bideragarri ezta errentagarria ere. Horrek guztiak gizartearen gehiengoak nahi eta behar duen garraio publikoa baztertzea ekarriko du.

Gogoratu beharra dago Euskal Herriko lekualdatze motorizatu gehienak lanerako eta eskualde artekoak direla. AHT-k ez ditu horrek dakartzan arazoak konponduko, ez baitu ahalbidetuko ibilgailu pribatutik garraiobide publiko, eraginkor eta ekologikoagorako trasbasea.

Ezin dugu onartu diru publikotik 6.000 milioi baino gehiago azpiegitura honetan xahutzea. Honengatik guztiagatik LABek langileak eta gizarte osoa deitzen du Legution igandean eguerdiko 12etan izango den manifestaziora.

LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa