Garraioa Euskal Herrian: hurbilketa gaurko egoerara eta etorkizunerako proposamenak (Trenbide Sozialerako Sarea).

Euskal Herri osoko garraioari buruzko analisiaren eza nabarmena izan da orain arte. Horregatik da eskertzekoa Trenbide Sozialerako Sareak eskaintzen duen dokumentu garrantzitsu hau. Bertan, analisia ezezik, irizpide eta estrategia proposamenak, datu eta grafiko ugari... ere badira.

Asmoa etorkizunerako garraio egitasmo oro gizarteari begirakoa eta mugimendu sozial, sindikal eta politikoekin adostua izatea delarik, ateak zabalik ditu irakurleak egin litzakeen ekarpenak bidaltzeko postontzi honetara. Izan ere, jakin badakigu oinarrizko dokumentu hau hobetzerik badagoela.



inprimitu