|
2006/07/14
Dario de Regoyos plaza berreskuratzeko aldarrikapena Bilbon.
Dario Regoyos plaza berezia suntsitu zutenetik urtebete igaro delarik, hiritar talde batek bilkura egin zuen ostegunan lehengora itzul dadin eskatzeko. World Serieak zirela eta guztiz eraldatu zutela -legez kanpoko erabakia hartuz- gogoratu zuten, nahiz eta maila goreneko ondare gisa sailkatua zegoen. Horren ordez, egun ikus dezakegun lez, guztiz lotsagarria den plaza eraiki zuten.
Auto lasterketa berriro ez egitea lortu zen bezala, talde honek borrokan jarraituko du plaza eder hura berrriro bere lekuan izan dadin, lehengo itxura eta osagai berberekin: zuhaitzak, eraikin liluragarriak, etab. Halaber, Udal Gobernuak arte-ondarea eta hiri-balioak babesteko eskatu zuten bertaratutakoek.
|