2006/05/30
AHTri buruzko hitzaldiak.

Azken asteotako gaurkotasunari erreparatuta, bada azpiegitura arloan pil-pilean dagoen gaia: abiadura handiko trena. Lakua eta Madrilgo gobernuek sintatutako hitzarmena, "Garraioa Euskal Herrian" lelopean Trenbide Sozialerako Sareak aurkeztutako dokumentu mamitsua, AHT Gelditu Elkarlanak abiaturiko "Eman zure arrazoia" kanpaina eta ekainaren 10erako Donostiako manifestaziorako deialdia... ugariak dira eszenatokia aldarazi duten mugimenduak.

Horrela izanik, sindikatuaren Azpiegitura Batzordeak gogoeta egin berri du gure mezua zabaldu eta komunean arazoa aztertzeko beharraz. Horren ondorio dira aurkezten dizkizuegun hitzaldiak. Beraietan izango dugu aukera zenbait gakori heltzeko: Zenbat kostatuko zaigu benetan abiadura handiko trena? Nondik aterako da dirutza hori? Zerk eragiten ditu benetan iladak errepideetan, kamioiek, lanerako bidaiek, autozalekeriak? Egia al da AHT-k errepideko iladak murriztuko dituela? Zeintzuk ezaugarri ditu LABek proposatzen duen Tren Sozialak? Horrela ba, Donostia eta Bilbon burutuko diren hitzaldi biren berri ematen dizuegu, baita bertaratzeko gonbitea luzatu ere. Helburua, hizlariei entzutea ezezik, hausnarketa komunari ekitea eta eztabaida irekia izatea da. Egitasmo inposatzaile hau geldiarazteko kontzientziari eragin, gaiaren garrantzia barneratu eta borrokatu beharra dugu, zalantzarik gabe. HITZALDIAK Tokia: Donostiako Igarako LABen egoitza. Eguna: Ostirala, ekainaren 9a. Ordua: 10:00etan. Hizlariak: Iñaki Antigüedad eta Karlos Guinea. Tokia: Bilboko Batzar Nagusien Aretoa (Hurtado de AmezaGa, 6). Eguna: Ostirala, ekainaren 23a. Ordua: 10:00etan. Hizlariak: Josu Larrinaga eta Karlos Guinea.



inprimitu