2006/05/10
Erraustegirik ez! Erreferenduma Gipuzkoan. Maiatzaren 13an manifestazioa.

Erraustegiak hondakin toxikoak sortzeko "benetako lantegiak dira". Gure aiton-amonek hondakin organikoak birziklatu egiten zituzten: txerrientzako txerri-jana. Baina erraustegietan gai organikoak, plastikoak, papera, pilak, botikak, pinturak, aerosolak, pixoihalak, ontzi metalikoak eta abar batera errausten dituzte. Gai organikoek erre ahal izateko guztiak nahasten dituzte. Nahasketak erretzerakoan toxiko asko sortzen ditu.

A zer nolako asmakuntza: geldo eta isilik hil eta kutsatzen duen errausketa! Erraustegietako igorpen eta isuriek tximinietatik ihes egiten dute eta gas garbiketa dorreetara isurtzen dira, zepa eta errautsetara. Azken 3 isuriak gure lurretarako etengabeko kutsadura iturriak dira, zer egiten dute horrekin? Lurperatzen dituzte, errepideak egiten dituzte, porlanarekin nahasten dute... Azkenean, gure zoru eta landa-lurrak bizigabea baina oso toxikoa izango da. ALTERNATIBAK BADAUDELAKO: Biometanizazioa eta konpostajea Bi tratamendu hauek aldiz ez dute toxikorik sortzen eta gai organikoak erre gabe erabiltzen dituzte. Biometanizazioak energia sortzen du eta gai organikoak konpostajerako prest uzten ditu. Konpostak, nekazaritza intentsiborako lurretarako beharrezkoak diren elikagaiak eta gai organikoak jartzen ditu. Higidura saihesten du. Ura atxikitzea handitzen du. Ugalkortasuna hobetzen du. Ezaugarri fisiko (metal pisuen eza) eta biologikoak hobetzen ditu. GAIKAKO BILKETA Arrakasta lortzeko oinarria gaikako bilketa da. Gai organikoak "etxean" bereizteak kutsagarririk gabeko eta konpostajea egiteko prest dagoen materia organikoa uzten du. Egin dezagun eginahala eta lurra eta gure osasuna irtengo dira irabazle. ERREFERENDUMA Herritarrek erabakitzeko duten eskubidearekin erreferenduma eskatzen dugu. Aarhuseko hitzarmenak eta EB 85/337 eta 96/91 Zuzendaritzek honela diote: "herritarrek hasieratik parte hartzeko aukera izango dute ingurugiroari dagozkion erabakiak hartzerakoan eta iritziak eman eta oharrak egiteko eskubidea izango dute aukera guztiak zabaltzen direnean". ERREFERENDUMA GIPUZKOAN MANIFESTAZIOA maiatzaren 13an, laruntaba. Errausketaren Aurkako Herri Plataforma Koordinakundea.



inprimitu