· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Zapatero nuklearra: Hitza bete ala hitza jan.



Zapatero nuklearra: Hitza bete ala hitza jan.



Zapatero nuklearra: Hitza bete ala hitza jan.


 

2005/12/15
Zapatero nuklearra: Hitza bete ala hitza jan.

Rodriguez Zapatero jaunak energia nuklearra alboratuko zuela agindu zuen estatu espainoleko azken hauteskunde orokorretan. Bai alderdiaren hauteskundeetarako programan, bai inbestidura hitzaldian, hitz eman zuen energia mota hau baztertzeko plana prestatuko zuela. Hilabate askotxo iraganda, zalantzak baino zerbait gehiago dira etorkizuna lausotzen digutenak.

Garoņak 34 urte bete dituelarik, Zapatero bere hitza jateko mahaia dabil prestatzen, hori baitirudi "energia nuklearraren etorkizunaz hausnartzeko" osatu den mahaiak. Oraindik dut gogoan Javier Krahe handiak Felipe Gonzálezi abestu ziona NATOren gorabeherak zirela medio. Baliteke oraingoan ere norbait kanta prestatzen hasia izatea. Gonzalezen gainbeheran izan zuen zerikusirik ustelkeriak. Ibil dadila kontuz oraingo presidentea korrosioarekin. Lehen eskupeko bileteak, orain Garoņako barrileteak.

Sellafield, Ingalaterra, 1957. Bi egunez 40 tona uranio erretzen. Laino erradioaktiboa Danimarkaraino heldu zen. Harrisburg, AEB, 1979. Leherketa baten ondorioz gas erradiaktibo ugari aireratu ondoren, inguruko ume eta haurdun zeuden emakumeek ihes egin behar izan zuten. Chernobil, Ukrania, 1986. Milioi batetik gora lagun erradiaktibitateak kutsatuta, milioi erdi minbizia kasu baino gehiago. Zerrenda luzea da, izugarria. Bitartean, hementxe, Arabatik kilometro apur batzuetara, munstro zahar eta arriskutsu hau dugu oraindik. Garoņa. Garuna eta oina. Garunak urtzen ari da Zapatero, uztartu ezinean agindu zuena eta presio itzela egiten dioten enpresa pribatuen interes ekonomikoak. Oinak lotu behar dizkio zentral honi, ibilbidea eten, izandakoak baino "ezbehar" larriagorik jazo aurretik itxi. Garuna lehortu baino lehen hartu behar du erabakia, ezer lehertu aitzin.

Aitzindariak izan ginenik euskaldunok energia nuklearraren aurkako borrokan gehiegi esatea bada ere, ez dago sobera gogoratzea Lemoizkoa gelditzea lortu genuela, borroka luze eta latzaren ondoren eta ondorioz. Bada garaia Garoņa ixtea lor dezagun. Orduko garaipena erdietsi zutenak eta egun intsignia antinuklearra erosten duten gaztetxoak, denak batu beharra dago hain hurbil daukagun mamuari oinak geldiarazteko.

Galizian berriki izandako krisi energetiko eta alternatibez eztabaidatzeko nazioarteko foroan ikusi genuen bezala, energia nuklearra ez dela konponbidea klima aldaketaren aurrean argi dute belaunaldi ezberdinetakoek ezezik, herrialde gehienetakoek ere. Inork gutxik eman zion babesa energia zikin eta arriskutsu honi. LABek, beste zenbait sindikatuk legez, zera defendatu zuen bertan, etorkizuna energia aurreztuz, eraginkortasuna lehenetsiz, energia berriztagarrien alde sendo eta irmo eginez eraiki behar dela. Argi izanda aldi berean ekoizpen eta kontsumo moduetan eraldaketa ezinbestekoa dela, bestelako garapen eredu bateranzko bidean abiatu behar badugu.

Etorkizun horretan ez du lekurik energia nuklearrak. Istripurik gabe ere, kutsadura erradioaktiboa izan badago. Hondakinekin zer egin 40 urtez aztertu eta gero, oraindik ez dago erantzunik. Lurrikarek, sabotajeek, istripuek... leuzkaketen ondorioak beldurtzeko modukoak dira. Uranioa agortu egingo da urte batzuk barru. Zentralek etekinak ematen badituzte zenbait kostu barne hartzen ez direlako baino ez da: hondakinen kudeaketa, ingurumen eraginak eta abar. Hamaika arrazoi daukagu, gaur inoiz baino gehiago, Garoņaren kontra agertzeko. Nuklearra XXI. mendeko energia garbia den usteak oin makalak dauzka. Eta nolako oina, halako oinetakoa. Horrenbeste, jakin beharko luke Zapatero batek. Badaezpada, batu gaitezen larunbatean Gasteizko manifestazioan. Garoņa ez, eskerrik asko.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa