|
2005/10/13
AHT plataformak aldarrikapenak burutuko ditu urriak 13tik 21era bitartean. Abiadura Handiko Trenaren aurka dauden hainbat eragilek (LAB barne) eta kaltetutako herrietako bizilagunek mobilizazioak eta informazio ekintzak egingo dituzte Gasteizen urriaren 13tik 21era bitartean eta Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean kokatuko dute aldarrikapen gunea.
Abiadura Handiko Trenaren mugimenduari «indar berria» emateko asmoz, hil honetarako antolatutako ekimenak aurkeztu zituen urriak 12an Gasteizen, AHT Gelditu Elkarlanak. Alde batetik, urriaren 13tik 21era bitartean, azpiegituraren inposizioaren aurkako aldarrikapengunea ezarriko dutela adierazi zuen eta bestetik, "Eusko Jaurlaritza AHT gelditu, inposaketarik ez" lelopean, hilaren 22an, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuen.
Asteburuan talde ekologisten eta herri mugimenduen txanda izango da. Larunbatean, zentral termikoaren aurka Zornotzan manifestazioan egin ostean, Arabako hiriburura itzuli eta kalejira egingo dute arratsalde-partean alde zaharrean. Gaztetxean kontzertuak izango dira gauean. Igande goizean, berriz, bizikleta martxa zaratatsua egingo dute Lakuatik. Boulevard merkataritza-zentroa igaro ostean, Andra Mari Zuriaren plazan amaituko da.
Hainbat eragile.
Hurrengo astea alderdi politikoen eta AHTren Aurkako Asanbladarekin hasiko da. Bertan izango diren ekimenen artean, astelehenean "La compleja construcción de la Europa Superpotencia"ren aurkezpena eta astearte arratsaldean, Ajuria Enea parean egingo duten eltze-jotzea aipa daitezke. Azkenengo hiru egunak sindikatu, gazte erakunde eta Bizkaiko herriei zuzenduak izango dira.
Amaitu aurretik, Lakuako Gobernuaren jarrera salatu zuen AHT Gelditu Elkarlanak, «azpiegitura plan basatiak ezartzeko bere ideiarekin jarraitzen duelako». Era berean, protesten bidez, Gobernu espainolari proiektua geldiarazteko eskatuko diotela azaldu zuen.
AHT GELDITU! Elkarlanak Aldarrikapen Gunea antolatu du urriaren 13rik 21era Eusko Jaurlaritzaren aurrean AHTren
inposizioa gaitzesteko:
AHT GELDITU! Elkarlanak bi ekimen nagusi antolatu ditu AHTren aurkako mugimenduari indar berria emateko. Batetik, urriaren 13tik 21era bitarte, hainbat erakunde, gizarte mugimendu eta herri kaltetuetako bizilagunek Aldarrikapen Gunea antolatu dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, AHTren inposizioa gaitzesteko.
Bestetik, urriaren 22an, Bilbon manifestazioa egingo da "Euskal Y2 proiektua geldiarazteko eskatuz. Hortaz, AHT GELDITU! Elkarlanak mobilizaziorako deialdia egiten du legealdi berri honen atarian Eusko Jaurlaritzari atzera egin dezala eskatzeko eta Espainiako Gobernuari exijitzeko, halaber, geldiaraz dezala ingurumenari, nekazaritzari, ekonomiari, lurralde orekari, eta ondorioz gizarte osoari, hainbeste kalte ekarriko liokeen egitasmoa.
"EUSKO JAURLARITZA: AHT GELDITU! INPOSAKETARIK EZ!" lelopean, AHT proiektua salatzeko ekintzak eta mobilizazioak egingo dituzte, txandaka, hainbat herri kaltetuetako bizilagun-taldeek, gizarte mugimendu, erakunde politiko eta sindikalek, AHTren aurkako asanbladak eta gazte erakundek.
Honako hau da Aldarrikapen Gunean eratu diren ekintzen egitaraua:
ALDARRKAPEN GUNEA LAKUA AURREAN: EGITARAUA
13 osteguna: Gipuzkoako herriak:
11etan: Kontzentrazioa eta prentsaurrekoa Lakuaren aurrean.
12etatik 14ak arte: enkartelada eta informazio banaketa.
17etan: erakusketa informatiboa Diputazioaren aurrean.
18etatik 20ak arte: Kalejira Gasteizko erdialdean.
14 ostirala: EHNE eta baserritar kaltetuak:
11etan: Lakuan traktoreekin kontzentrazioa.
16etan: Baserriko argia antzerki saioa, EBEL Emakume Baserritarren Elkartearen eskutik, Foru Plazan.
15 larunbata: Talde Ekologistak:
MATTIN komikilaria.
Bertsolariak: Ohiane Perea eta Iñaki Viñaspre.
18etan: ekintza sorpresa Foru Plazan.
13etan: manifestazioa Zornotzan Termikak gelditu.
Txalaparta.
Antzerkia / Parodia: INTERRUPTUS taldea.
21'30etatik aurrera, Gaztetxean, audiobisuala eta kontzertua: JAUKO BARIK, ALUAREN ALGARA, EGURREZKO TRENA (audiobisuala). Bihotz Bakartien Kluba literatur taldearen eskutik, QUADROPHENICOS.
12etan: Bizikleta martxa zaratatsua, Lakuatik Virgen Blancara.
17 astelehena: Talde politikoak:
18 asteartea: AHTren aurkako Asanblada:
19 asteazkena: Sindikatuak:
11etan: mobilizazioa Lakuatik Virgen Blancara.
19etan: hitzaldia karpan Lakua aurrean.
20 osteguna: Gazte erakundeak: Gazte Asanbladak, Segi...:
Goizetik: ekintza desberdinak unibertsitateko esparruan.
Arratsaldetik: Alde Zaharrean jaia eta erreibindikazioa.
21 ostirala: Bizkaiko herriak:
Goizean: Kontzentrazioa eta Aldarrikapen Gunearen balorazio egiteko prentsaurrekoa Lakuan
LARUNBATA 22: MANIFESTAZIOA BILBON:
Aldarrikapen Guneari amaiera emateko, manifestaziorako deia egiten dugu urriaren 22an, Bilbon, gizarteak AHTren inposizioari EZ esan diezaion, behar bezain ozen eta indarrez. Hori dela eta, manifestazioan parte hartzeko eta ahalik eta jende gehien bil dadin deia zabaltzen dugu. Manifestazio hori 17.30etan abiatuko da Jesus Bihotza Plazatik.
|