2005/09/16
AHTren aurkako manifestazioa urriaren 22an Bilbon.

Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduak abian jarri du aurtengo kanpaina. Mugimenduari indar handiagoa eman eta egitasmoak herritarren artean sortzen duen oposizioa «zabala eta askotarikoa» dela agertzea dute helburu nagusia, eta, hori bideratzeko a AHT Gelditu! Elkarlanak deituta Eusko Jaurlaritzaren parean Aldarrikapen Gunea egingo da urrian Eusko Jaurlaritza: AHT Gelditu! Inposaketarik ez! leloarekin manifestazioa egingo dute urriaren 22an Bilbon. AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioak bi helburu ditu: Eusko Jaurlaritzari atzera egin dezala eskatzea batetik, eta Espainiako Gobernuari egitasmoa gelditzeko exijitzea bestetik, ingurumenari, nekazaritzari, ekonomiari, lurralde orekari eta gizarte osoari kalte handia eragingo liokeelako. Manifestazioa aldarrikapen aste baten azken ekintza izango da. Izan ere, urriaren 13tik 21era, AHT Gelditu! Elkarlanak Aldarrikapen Gunea jarriko du Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Erakunde politiko eta sindikalek (LABek barne), gizarte mugimenduek, AHTren Aurkako Asanbladak, gazte erakundeek eta kaltetutako herrietako bizilagunek Euskal Y-a geldiarazteko eskatuko diote Jaurlaritzari.Hilario Manzanedo AHT Gelditu! Elkarlana plataformako ordezkariak atzo Donostian adierazi zuenez, AHTren aurkako mugimenduari «indarra» emateko antolatu dituzte bi ekimenok. «Gero eta gehiago dira sentsibilizatuta dauden pertsona eta taldeak, eta horiek AHTri emango zaion erantzunean bateratzea garrantzitsua da». Manzanedoren esanetan, AHTren «inposizio egitasmoak» herritarren artean sortzen duen «oposizio zabal eta askotarikoaren isla» izan nahi du Aldarrikapen Guneak. AHT Gelditu! Elkarlanaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak gai honetan porrota izan du, Gipuzkoan Euskal Y-a eraikitzeko lanak abiarazteko aginduak oraingoz «geldiarazi» egin behar izan baititu, «Espainiako Gobernuarekin izandako konponezinengatik eta Euskal Herrian izandako mobilizazioengatik».Hala ere, Manzanedoren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak ez du etsi bere «azpiegitura plan basatiak» aurrera eramateko lehian. Plataformako kideek garbi dute azpiegituren politika beren «arauak inposatu eta etekinak atera nahi dituztenen esku» dagoela.Hori guztia aintzat hartuta, AHT Gelditu! Elkarlana eskura dituen bide guztiak baliatzeko prest dago. «Proiektu antiekologiko eta antisozial hori gelditzea lortu arte». Aldarrikapen Gunea Lakuan: urriaren 21a izango da sindikatuen eguna, hainbat ekitaldi egingo direlarik. Berauetara joateko deialdia egin zitzaion langile zein ordezkari sindikal orori.



inprimitu