· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Enpresak, mugikortasuna eta ingurumena.



Enpresak, mugikortasuna eta ingurumena.



Enpresak, mugikortasuna eta ingurumena.


 

2005/09/16
Enpresak, mugikortasuna eta ingurumena.

Gizarte modernoan gero eta gehiago mugitzen gara alde batetik bestera. Sarritan, noski, kotxez. Batzuetan kapritxoz hartzen dugu autoa, baina askotan behartuta, batez ere lanerako bidea egiteko. Herritarren %37k normalean ibilgailu pribatua erabiltzen du lanera joateko. Mugimendu hauek guztiek kostu handia dakarkigute, bai norberari, bai gizarteari orokorrean.

Garraioak sortutako ingurumen eta osasun kostuak 4000 milioitik gorakoak dira Euskal Herrian urtero. Hori esateko EHUko Ingurumen Ekonomiarako Unitateak egindako Mugikost 05 lanean oinarritzen gara. Txostenak zortzi kostu mota aztertu ditu: auto-istripuak, zarata, airearen kutsadura, klima-aldaketa, hiriko eraginak eta kongestioa.

Horrela ba, askoz hobeto ibiliko ginateke denok gutxiago mugitu beharko bagenu lanera joateko edo bidea egiteko ibilgailu pribatua utzi eta garraiobide iraunkorragoak erabiliko bagenitu: trena, metroa, tranbia, autobusa, bizikleta, autoan beste batzuekin joatea, oinez ibiltzeko ohitura osasungarria berreskuratzea... Hori guztia, noski, ez dago soilik langileon esku.

Aldaketa enpresarioek eta batez ere administrazioek erraztu behar digute. Euskal Herriko enpresa batzuetan hainbat ekimen abiatu dira: autoa partekatzeko web orria, lanera joateko garraio publikoa erabiltzen duten langileei emandako hobaria, beraientzat autobus-zerbitzua jartzea... Zenbait enpresa mugikortasun plana ari da garatzen, eta hor funtsezkoa da LABeko kideok murgiltzea eta langileen mesederako baita osasun eta ingurumenerako neurri eraginkorrak hartzea sustatzea.

Inguruko herrialdeetako enpresa batzuetan gauzatu dira ekimen interesgarriak:
- Belgikako Ford-en %30 murriztu dute autoaren erabilera autobusa ondo antolatu eta bultzatuz eta kotxe konpartitua sustatuz.
- Holandako Ospedale Rijnstate-n langileen %20 gehiagok erabiltzen du orain garraio publikoa.
- Suitzako Novartis-en %27 murriztu dute autoaren erabilera, batez ere bizikletaren aldeko kanpaina baten ondorioz.
- Germaniako Nokiak eta Basf-ek, Austriaco Wolford-ek, Britainia Handiko Ospedale di Stepping Hill-ek... ere zenbait aurrerapen lortu dute.

Administrazioak ere hasi dira zeozer mugitzen, astiro bada ere. Gizarte eragileok lortu behar dugu aldaketak serioak eta benetakoak izatea, Udaletan garatzen ari diren Mugikortasun Iraunkorrerako Planak ez geratzea marketing hutsean. Azken finean politika aurrerakoiagoak garatu behar dituzte, garraio publikoa benetan sustatuz, maiztasuna handituz, prezioak merketuz, bidegorriak jarriz...

Beste zenbait arlotan bezala, gure zirikatzaile lana ezinbestekoa da batzuk zein besteek norabide zuzeneko bidea jarrai dezaten. Horretarako, sindikatu barnean elkarlana bultzatu, ekimenak konpartitu, ideiak zabaldu, kontzientzia astindu eta gogor ekitea lagungarria izango zaigu.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa