![]() |
![]() |
![]() |
|
|||||
|
||||||||
|
||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Datuek Jaurlaritzak ezarritako garraio politika negargarria baieztatzen dute. AHTren aldeko apostuak eta errepideen eskaintza areagotzeak akats horietan sakontzen dute eta gure gizarteak eta ingurumenak behar duten trenbide politika garatzea eragozten dute. Urte mordoa eman dugu Abiadura Handiko Trenak ustez garraiatuko lituzkeen salgaien inguruko informazio eske. Urte gehiegi Lakuako Jaurlaritzaren anbiguotasunak entzuten, errepideetatik kamioien ehuneko handiak kenduko lituzkeela ... Beti ezelako datu edo txostenetan oinarritu gabe. · AHT-ren gezurrak, buztana motz. Badakizu... hau ez dela diru publikoarekin ordaindutako salezina dena saltzeko azken panfletoa? Badakite Lakuan egun berean hiru gezur esanez gero ondorio fisikoak nabarmentzen direla, auzokoak kontura daitezkeela Sailburuari sudurra hazi egin zaiola? · AHTren aurkako ibilaldi informatiboa Sakanatik Goierrira Altzaniako mendizerran barna. Martxoaren 15ean, larunbatarekin, Sakana eta Goierriko AHT GELDITU! Elkarlana taldeek Altsasu eta Idiazabal herriak lotuko dituen mendi-martxa informatiboa antolatu dute "LURRAREN DEFENTSAN, AHTrik EZ!" lemapean. Hori dela eta, ibilaldi honetan parte hartzeko deialdia egin nahi dugu, Sakana eta Goierriko herri eta haran afektatuetan AHTren Nafarroako Korridoreak eta "euskal Y"arekin izango lukeen lotuneak eragingo lituzkeen ondorio larriak salatzeko, eta baita Abiadura Handiko Trenaren aurkako jarrera zabaltzen jarraitzeko ere.
· Hitzaldia - Eztabaida: "Zer ekarriko dio AHT-k Bilbori?" Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu GAUR, otsailak 26, Bilboko Arkitektoen Elkargoan egitekoa izan den mahai ingurua, Elkargo horren agenda arazoak direla eta LAB sindikatuaren egoitzan izango dela (Errekalde Zumarkalea, 62, behea). · Bizkaiko Foru Aldundiak AHTren Bilborako sarreraren inguruko informazioa ukatu du. Garrantzi handiko erabakitze-prozesuen ohiko "gardentasun" eta "parte-hartze" erakustaldia eginez, Bizkaiko Foru Aldundiak EAE-ANV-ri informazioa ukatu dio. AHT Bilbora Abandora helduko dela hedabideak erabiliz jakinarazi dutelarik zenbait agintarik, horrexeren gaineko galdera egin dio idatziz EAE-k.
· Hitzaldia - Eztabaida: "Zer ekarriko dio AHT-k Bilbori?" · Irala: otsailaren 15ean 19:30ean, Gizarte Etxean.
· Lakuak enpresak mesedetuko ditu uraren kanonaren bidez. Uraren kanonari buruzko Ekonomia eta Finantzako erregimenaren Araudia onartzen duen Dekretua indarrean izango da gutxi barru EAEn. LABek Lakuari eskatu dio Dekretu-zirrioborroa aldatzeko, herritarren aldean patronala mesedetuko ez duen arau orekatuago ezartzeko.
· AHTren inguruko Konferentzia azaroaren 17an Hernanin. Datorren azaroaren 17an, larunbatarekin, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruko Konferentzia antolatu du AHT GELDITU! Elkarlanak, gure ingurumenean kalte izugarriak eta gizartean ondorio galgarriak eragingo lituzkeen proiektu horren aurrean jendarteko eztabaida zabaldu eta hausnarketa kritikoa sakondu asmoz. Hori dela eta, herritar guztiei jardunaldi honetan parte hartzeko dei egiten diegu, AHTren aurka dagoen herri mugimenduak beti sustatu duen gizarte-eztabaidari bultzada berri bat emateko eta ekologian nahiz gizarte arloan ondorio bortitzak dituen azpiegitura erraldoi horrekiko oposizioa indartze aldera gogoeta berriak mamitzeko.
· LAB zor ekologiko eta klima aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzian. LAB-ek parte hartuko du "nork nori zor? zor ekologikoa: energia, transnazionalak eta aldaketa klimatikoa"ri buruzko konferentzian. Bilboko Sarrikoko Fakultatean izango da, Ekologistak Martxan-ek antolaturik.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak deituriko "Foro"-tik atera egin dira eta eskatu aurretik helarazi behar zaiela informazioa eta benetako eztabaida Foro batera dei ditzaten ere. · Zer urrun dagoen Kioto. Klima aldaketak Euskal Herrian izango dituen eraginen arteko hainbat oso aintzat hartzekoak dira: ekosistemen mediterraneotzea, euri jasen egituraren eta itsasaldeko hezegunen aldaketa, arro atlantikoen aldakortasun handitzea... Inpaktu horiez gain, euskal hondartzen %40 desager liteke eta kostaldeko gune ugari urpean gelditu. Ez da makala, gero, datorkiguna! · LAB-en adierazpena Mugikortasun Astearen harira. Lanerako joan-etorrien egoera larriak mugikortasun eredua erabat aldatzea eskatzen du. · Unibertsitateko irakasleen Manifestuaren inguruko prentsa-oharra 'Euskal Y-a, okerreko apustua' UPV/EHUko hiru campus eta arlo ezberdinetako (ekonomia, zuzenbidea, soziologia, zientziak, etab.) 120 irakasletik gora sinatu dugu prentsaurreko honetan ezagutzera ematen dugun manifestua. Ekainaren 1ean sartu da indarrean substantzia kimikoen Erregistro, Ebaluazio eta Baimenaren inguruko REACH araudia. Joandako abenduaren 18an Europar Batasuneko Kontseiluak onartu ondoren, hauxe zen falta zen urratsa. Substantzia kimikoen arloan EBren politiken artean arau-tresnarik garrantsitsuena dela gogorarazi beharra dago. Harreman zuzena du 2001ean argitaratutako Liburu Zuriarekin. · Jardunaldiak - "Lana: joan-etorriak eta mugikortasuna. Osasuna eta ingurumena hobetzen". Maiatzaren 24an, goizeko 9:30etan, Bilboko LABen egoitzan (Errekalde Zumarkalea, 62 behea). · Abiadura handia, adostasun txikia. Jon Arretxe (LABen ingurumen arloko arduraduna). "Euskal Y"-aren inguruko web orriaren aurkezpeneko diskurtsoan, Ibarretxe jaunak hurrengoa aitortu zuen: "Asko eztabaidatu beharko da. Egia da parte-hartzeko sistemak oraindik landu gabeko arloa direla eta ohiturarik ez dugula egitasmoak herritarren parte-hartzeari irekitzeko, baina ikasiko dugu; bide bakarra da, demokrazia parte-hartzeko eszenatokiez hornitzea baita". Esan bezala, Abiadura Handiko Trenaz ari zen. Eta ez zen lotsaz gorritu!
· EAEko Jaurlaritzaren ingurumen politikari buruzko balorazio kritikoa eta ekarpenak. ELA, LAB, EHNE, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Sagarrak-ek aurkeztutako dokumentua. LAB sindikatuak oso larritzat jotzen du gaur, urtarrilak 30, Donostiako Udaleko osoko bilkuran erraustegia Zubietan eraikitzeko hartutako erabakia. PSEk, EAJk eta EAk bozkatu dute horren alde eta beraiena da inposaketaren erantzukizuna, herritarren borondatearen kontra hartutako ebatzia baita. Izkutuan egin dute gainera, afera gai-zerrendan azken unean sartuz eta modu lotsagarrian. · AHT-ren aurka eta garraio sare jasangarri baten alde. «Commission Particulière du Débat Public» delakoari Suisse aditu kontsultategiak egindako azterketa txostenak, guk ateratako «Garraioak Euskal Herrian» txostenean genituen kezka eta ohar berdinak biltzen ditu. Aldi berean abenduak 3, Igandean, Itasondon burutu behar den herri kontsultan parte hartzeko deitzen du, bertan proiektu erraldoi honen aurka adierazten. Izan ere azkeneko asteetan Euskal Herriak argi eta garbi erakutsi du borrokaren eta antolakuntzaren bidez AHTaren aurkako aldarria geroz eta jendetsuagoa eta geroz eta altuagoa dela. Obren hasierari modu txukun eta antolatu batean erantzun zaio, eta horixe da momentu honetan azpimarratu nahi genukeena. Mobilizatzeko garaia dela, herrien txanda dela, eta zentzu horretan, Itsasondon datorren Abenduak 3-an burutu behar den herri kontsulta edo Durangon Abenduak 8-an egingo den manifestazioa azken asteotako zurrunbilo mediatikoari erantzuteko modurik egokiena iruditzen zaigu. Alegia, AHTaren aurkako borrokaren kriminalizazio saiakera guztiei, inposizioaren aurkako mobilizazio zein herri ekimenak indartuz erantzutea deritzogu modurik egokiena.
· Zentral nuklear gehiago eraikitzearen UGT-ren adierazpenen inguruko kritika. Gaur bertan UGT-ren idazkari orokor Cándido Méndez-ek energia nuklearraren alde egindako adierazpenen aurrean, LABek honakoa adierazten du:
· AHT-ren aurkako mobilizazioak. Abiadura Handiko Trenaren obrak hasita daude, Lukun (Araban) hain zuzen ere Instituzioek ez dute publiko egin eta AHT Gelditu Elkarlanak inposizioa eta ilunkeria salatzeko mobilizazioak eta erantzun indartsua prestatu ditu. Euskal Herrian inoiz izan den txikiziorik handiena izateaz gain, diru publikoetako 6.000 miloi euro xahutu nahi dituzte biztanleen %2rentzat baino izango ez den azpiegitura batean. Ez ditu lotuko herriak, eskualdeak; ez du egituratuko nazioa. Energia xahutzeaz gain, nekazal lurra izorratu, hidrologia kaltetu eta gizarte ereduari berari era larrian eragingo dio Abiadura Handiko Trenak. Hori guztia gehiengo sindikalari bizkar emanda, gizartearen parte-hartzea ukatuta eta adostasuna bilatu barik. · Pako, zatoz Legutyora igandean. Jon Artetxe. AHT Gelditu Elkarlana eta LABeko kidea. Ezkertiar baten bila dabilela zioen duela gutxi Pako Aristik, gogoeta egiteko moduko artikuluan. Horrela amaitzen zuen idazkia: "Nonbait baldin bazaudete, dei iezadazue; zuek gabe, neo-kapitalismorik basatienaren parke tematiko batean bizi naizela iruditzen zait, hipermerkatu bateko giro nazkagarriaren erdian". Abiadura Handiko Trenaren aurkako borroka garai erabakiorrean ari da sartzen. Instituzioak urtea amaitu aurretik hasiko direla lanak diote eta Legutio inguruan hasiko omen direnez, garrantzi handiko hitzordua da datorren igandean, urriak 8, bertan egingo dena. Euskal Herri osoko garraioari buruzko analisiaren eza nabarmena izan da orain arte. Horregatik da eskertzekoa Trenbide Sozialerako Sareak eskaintzen duen dokumentu garrantzitsu hau. Bertan, analisia ezezik, irizpide eta estrategia proposamenak, datu eta grafiko ugari... ere badira. · Tren Sozialaren alde, AHT-rik ez! Azpian sinatzen dugun mugimendu sozial, sindikatu eta alderdi politikook Euskal Herriko trenbide sare sozialaren garrantzizko hobekuntzarako eta mantentze publikoaren alde aurkezten gara. · Dario de Regoyos plaza berreskuratzeko aldarrikapena Bilbon. Dario Regoyos plaza berezia suntsitu zutenetik urtebete igaro delarik, hiritar talde batek bilkura egin zuen ostegunan lehengora itzul dadin eskatzeko. World Serieak zirela eta guztiz eraldatu zutela -legez kanpoko erabakia hartuz- gogoratu zuten, nahiz eta maila goreneko ondare gisa sailkatua zegoen. Horren ordez, egun ikus dezakegun lez, guztiz lotsagarria den plaza eraiki zuten. · Agudo, agudo! Bai, baina... nora? Euskal Herria menperatzeko saiakerak zenbaezinak izan dira historia osoan zehar. Inperio ezberdinek gure herria asimilatzeko ahaleginak egin dituzte behin eta berriro. Gaur egun bertan, askoren ustez gu ez gara existitzen herria bezala. · AHT-ren aurka borrokatuz independentzia lortuko dugu. Inperio askok mehatxatu dute Euskal Herria historia osoan zehar baina gure herriak behar adina kemena erakutsi du beti zapalkuntzari aurre egiteko. Eta horri esker egun bizirik dirau. · Nafarroako AHT Gelditu Elkarlanak antolatutakoak: - Ekainaren 2an: hitzaldia Irurzungo kultur etxean. 19:30. Ekitaldiak: Azken asteotako gaurkotasunari erreparatuta, bada azpiegitura arloan pil-pilean dagoen gaia: abiadura handiko trena. Lakua eta Madrilgo gobernuek sintatutako hitzarmena, "Garraioa Euskal Herrian" lelopean Trenbide Sozialerako Sareak aurkeztutako dokumentu mamitsua, AHT Gelditu Elkarlanak abiaturiko "Eman zure arrazoia" kanpaina eta ekainaren 10erako Donostiako manifestaziorako deialdia... ugariak dira eszenatokia aldarazi duten mugimenduak.
· Erraustegiei kiratsa darie. Jon Arretxe (LABen ingurumen arloko arduraduna). Gizpuzkoako hondakinak gutxitzeko zati organikoa konposta egitera bultzatu balitz... · Erraustegirik ez! Erreferenduma Gipuzkoan. Maiatzaren 13an manifestazioa. Erraustegiak hondakin toxikoak sortzeko "benetako lantegiak dira". Gure aiton-amonek hondakin organikoak birziklatu egiten zituzten: txerrientzako txerri-jana. Baina erraustegietan gai organikoak, plastikoak, papera, pilak, botikak, pinturak, aerosolak, pixoihalak, ontzi metalikoak eta abar batera errausten dituzte. Gai organikoek erre ahal izateko guztiak nahasten dituzte. Nahasketak erretzerakoan toxiko asko sortzen ditu. · Izaera sozialeko trenbide sarearen alde. Duela 16 urte hasi ziren AHT egitasmo zoragarriarekin gora eta behera. Orain dakusagu, lehen aldiz, euskal trenbide sarearen etorkizunari buruzko lehen eztabaida saioak ari direla gertatzen; litekeena da guk behin eta berriro ekin izanak zerikusirik izatea. Egun dugun euskal trenbide sarea esan beharra dago zaharkitua geratu dela, gobernu bakar batek ere ez duelarik izan kezkarik birdefinitzeko eraiki zenetik, XIX. mendetik alegia.
· Lurraren eguna: Lekeitio, apirilak 22. Apirilaren 22an Lurraren eguna ospatzen da mundu osoan. Ama-lurra maite duten gizon-emakume guztiei dei egiten zaie proiektu bat zabaltzeko indarrak metatze aldera, Etorkizuneko Gizarte Akordio zabal baten inguruan, euskal habitataren garapen demokratiko bati begira, gure herrian bigarren trantsizio bat zabaltzeko aukera izateko, eta Lurraren aldeko eztabaida. Hasteko, zenbait sektoretako 100 lagunek sinatu duten manifestua abiapuntua baino ez da. Martxoaren 31ean, azpian izenpetzen dugun elkarteok, Europako beste elkarteekin batera, Estatu espainiarreko toki ezberdinetan SALAKETA ekintzak antolatu ditugu. Trenbide Sozialerako Sareak Euskal Herriko garraioaren analisia aurkeztu berri du, zenbait eragile eta adituren ekarpenekin osatutako dokumentu aberasgarrian. Bertan egoeraren diagnosia eta etorkizunerako irizpide eta estrategia proposamenak daude. · Zapatero nuklearra: Hitza bete ala hitza jan. Rodriguez Zapatero jaunak energia nuklearra alboratuko zuela agindu zuen estatu espainoleko azken hauteskunde orokorretan. Bai alderdiaren hauteskundeetarako programan, bai inbestidura hitzaldian, hitz eman zuen energia mota hau baztertzeko plana prestatuko zuela. Hilabate askotxo iraganda, zalantzak baino zerbait gehiago dira etorkizuna lausotzen digutenak. · Azaroaren 9an, mintegia: Industria kimikoa, ingurumena eta osasuna Bilbon. · AHT plataformak aldarrikapenak burutuko ditu urriak 13tik 21era bitartean. Abiadura Handiko Trenaren aurka dauden hainbat eragilek (LAB barne) eta kaltetutako herrietako bizilagunek mobilizazioak eta informazio ekintzak egingo dituzte Gasteizen urriaren 13tik 21era bitartean eta Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean kokatuko dute aldarrikapen gunea. · AHTren aurkako manifestazioa urriaren 22an Bilbon. · Enpresak, mugikortasuna eta ingurumena. · Boroako zentrala, nahitaez. · Herrialdeko Mintegia: Bide azpiegiturak eta politika energetikoa. Uztailaren 14an hitzordua dauka LABeko kide orok Amarako kultur etxean 10etatik 13etara. Bertan aditu birekin hitz egin ahal izango dugu, galderak egin, iritziak kontrastatu, eta abar. Jarduldiak garrantzi handiko gai bi jorratuko ditu: · Ingurumen eguna: ez dago zer ospatu - Jon Artetxe, LAB Ingurumena. Ekainaren 5ean ingurumen nazioarteko eguna ospatzen dela dioskue albistegiek. Ospatu, ospatu... Euskal Herriko ingurumenaren egoera eta norabidea ikusita, nik neuk bestelako aditzen bat bilatuko nuke. · Jardunaldia - Bizkaiko Herrialdeko Konferentzia: Lurralde antolaketa eta politika energetikoa. Uztailaren 1ean Bilboko egoitzan (Errekalde zumarkalean, 62 zki.an) izango den jardunaldira gonbidatzeko idazten dizuet. Goizeko 10etatik 13etara arituko gara. Aditu biri entzuteko aukera izango dugu, baita galderak eta zalantzak adierazteko zein eztabaidatzeko ere. Honako gaiez jardungo dugu: · LAB sindikatuak Itoitzko urtegia era kontrolatuanhustutzeko eskatzen du. Besteak beste, 9.000 lagunen bizia arriskuan delako · "Pagasarri babestu" erakusketa. · Noren mesedetan izango gara energia saltzaileak? · Basauriko Firestone enpresak 6.000 litroko latex isuri ditu Ibaizabal-en. · Bizkaia maitea? Jon Artetxe, LAB Ingurumen arloko arduraduna. · Berandu izan aurretik hustu behar da Itoitzko urtegia.
Txostenak
|
Zure iritzia |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|