· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






4. Etxebizitza



4. Etxebizitza



4. Etxebizitza


 


4. Etxebizitza

Euskal gazteriak bere bizi proiektuak gauzatzerakoan aurkitzen duen beste arazo bat etxebizitzarena da. Etxebizitza bat eskuratzeko ezintasuna, hain zuzen ere. Behin gazte bat emantzipazio garaian sartzen denean, bi izaten dira egoera honen aurrean hartzen diren jarrerak (biak ere ikusiko dugun moduan sistemaren interesen onurarako direnak).



- Gurasoekin bizitzen jarraitu.

- Etxe baten bila hasi.



- Gurasoekin bizitzen jarraitzeak suposatzen duena ulertu ahal izateko, gaur egungo familiak sistemaren mantenuan jokatzen duen paperaz hitz egin beharko genuke. Sistema kapitalistak, familia eredu heterosexual eta patriarkala beharrezkoa du:



a- Langileriaren birprodukzioa bermatzeko.

b- Familiaren barne, emakumezko eta gizonezkoen rol banaketak bizitzaren oinarrizko beharrak eta soldatapeko lana estrukturalki ziurtatzeko berma bilakatzen delako.

d- Gizarte zerbitzuetan egin beharreko inbertsioa murrizten delako (emakumeek betetzen dutelako lan hori)

e- Gizarte neoliberal eta patriarkalaren ereduaren birprodukzioa bermatzen delako.

f- Gazteok, jendartean aurkitu ditzakegun arazoen aurrean koltxoi papera betetzen dugulako. Egoera larri honetatik eratorri daitezkeen gatazkak estali edota ekiditen ditugu




- Etxe baten bila hasi. Gaur egun gazteok dauzkagun diru sarrerak kontuan hartuta, ezinezkoa egiten zaigu aukera hau. Kontuan hartzekoa da, baita ere, egungo ideologia neoliberalak jabetza pribaturako hautua hartzera zuzentzen gaituela zuzenean. Ondorioz, mailegu batean sartzea da normalean hartzen den erabakia. Honek, bizitza guztia banketxera lotuta egotera kondenatzeaz gain, banketxe, eraikuntza-enpresa eta espekulatzaileen interesen onurarako ez den bestelako proiekturik garatzeko ezintasuna dakar berarekin.




Hau guztia gutxi balitz, euskal gazteriak badu zuzenean pairatzen duen bestelako inposaketarik. Estatu espainol eta frantsesaren eskutik datorrena, hain zuzen ere. Euskal gazteriak eredu neoliberal hau aldatu beharra behin eta berriz mahaigaineratzen ari den arren, herri berri batean sinistu eta honen alde borrokatzen duen arren, proiektu hori nazio bezala eraikitzeko tresnak behin eta berriz ukatuak zaizkio.



Hala eta guztiz ere, aurrera goaz. Kontrakoa sinistarazi nahi badigute ere, euskal gazteriak badaki errealitate hau aldatzerik badagoela, eta inoren oniritziari itxoin gabe dagokiguna eskuratu eta Euskal Herri berria gaurdanik eraikitzeko konpromisoan berresten gara. Gaurdanik hasita, etxean, kalean, klasean eta herri honetako txoko guztietan antolatuz eta borrokatuz inposaketa guztiak gaindituz, azkenean lortuko dugula amesten dugun justizia eta berdintasunean oinarrituko den herri hori eraikitzea.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa