· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






3. Prestazioak



3. Prestazioak



3. Prestazioak


 


3. Prestazioak

Euskal gazteok jasotzen ditugun prestazioak ikusita, argi dago egungo babes ereduak ez diola gure beharrei aurre egiten. Esan dezakegu, egungo jendarte babeserako ereduak ez digula inolako babesik eskaintzen eredu ekonomiko eta laboral honen ondorio bortitzen aurrean, alderantziz, eredu honen mesedetan dago egituratuta.



Konklusio honetara bi errealitate azterturik heltzen gara: alde batetik, babesten diren egoerak zeintzuk diren, eta bestetik egoera horretan dauden zenbatek jasotzen duten prestazioren bat. Urtero errepikatzen den datua da Hego Euskal Herrian langabezian daudenetatik %30ek baino ez duela inolako prestaziorik jasotzen.



Gaur egun indarrean dauden lege guztiak, langabezi prestaziorako eskubidea mugatua eta baldintzapekoa izatera bideratuta daude. Mugatua da epeei eta hartzaileei dagokionez, bete beharreko baldintzak direla eta. Kasu batzuetan gazteriari, kolektibo moduan, eskubidea ukatu egiten zaigu gazteentzat sortuak izan diren kontratuak (formakuntzakoak, e.a.) ez dutelako eskubide hau sortzen, edo langabezian dagoenari eskaintzen zaizkion prestazio mota batzuk baztertu egiten gaituztelako (adibidez, EAEn jendarte soldata jasotzeko adina 25 urtetakoa da).



Beste kasu batzuetan, bizi dugun prekarietate egoeraren ondorioz, ez ditugu prestazio eskubidea sortzeko baldintzak betetzen: langabeziarako prestazioa jasotzeko epe minimoa urtebetekoa da eta gazteok sinatzen ditugun kontratuen %95 behin-behinekoak dira, eta hauetatik hiru laurdenak hiru hilabetera ere ez dira iristen. Egoera honen larritasuna biderkatu egiten da kontratu partzialekin dabiltzan gazteen kasuan, eta zer esanik ez, kontraturik gabe lanean dauden gazteen kasuan (hauek ez dute langabezia kobratzeko inongo eskubiderik).


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa