2006/05/03
LABen atxikimendua Gaztetxeen Martxari.

LAB Sindikatuak, egunotan Euskal Herriko karriketan zehar dihoan Gaztetxe Martxari bere atxikimendua luzatu nahi dio. Zentzu honetan, LABek euskal gazteria zoriondu eta ekimen hauetan jarrai dezan animatzen du, bestelako eredu ekonomiko eta sozialaren alde.

Era berean, LABek Iruņeako Udaletxearen jarrera salatzen du, beraien politika eskuindarrarekin bat ez datozen ekimenak behin eta berriro zapuzten dituelako. Sindikatuak euskal langileriari deia luzazen dio hurrengo egunetan, eta maiatzaren 7an Burlatako herrian martxari amaiera emateko antolatutako ekimenetan parte hartzeko.



inprimitu