Atzerritarrentzako legeari ez, araudiari ez!

Liburuxka honen bidez, aparteko erregulaziorako araudiak exijitzen dituen betebeharrei buruz informatu nahi dugu.
Etorkin batzuengan itxaropenak sortu dituena jakin badakigu, legala ez den egoeran baitaude.

Hala ere, aukera erabili nahi dugu salaketa gogorra egiteko.
Jarraitzen dugu pentsatzen araudi hau 14/2003 Legean oinarritzen dela. Lege arrazista, murriztaile eta poliziala, zalantza barik eta etorkinen eskubideak hausten dituena enpresarien interesen alde.

Erregularizaziorako jartzen diren baldintzak gehiegizkoak dira (lan kontratua) eta etorkinak presiopean jartzen ditu, ia lortezinak diren helburuekin.
LABek etorkin guztien eskubideen aldeko borrokan jarraituko du. Salatzen eta mobilizatzen jarraituko dugu, hau modu bakarra baita, esplotazioarekin amaitzeko eta pertsona hauek lan esku merke gisa erabil ez daitezen.

Gure asanbladetara hurbil zaitez, Euskal Herri osoan egingo ditugu eta.