· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Emakumeak

Etorkinak

Gazteak

Ingurumena

Lan Osasuna

 






Atzerritarrei buruzko Legearen derogazioa



Atzerritarrei buruzko Legearen derogazioa



Atzerritarrei buruzko Legearen derogazioa


 

2004/08/26
Atzerritarrei buruzko Legearen derogazioa

2003ko azaroan Atzerritarrei buruzko Legea onartu zen. Lege hau PPk aurkeztu zuen eta adostu eta bozkatu egin zuten Espainiako legebiltzarrean PSOErekin batera.





Eragile sozial, sindikatu eta etorkinen erakunde guztiek arrazista
eta diskriminatzailea iritzi zioten lege honi. PSOE boterera heldu denetik, bere arduradunek behin eta berriro agertu dute ez dela erregularizazio masiborik burutuko.



Presioak direla,eta batez ere, mundu osoko etorkinen etengabeko etorrera dela, enpresariek erregularizatutako lan eskua eskatzen dutenez gero eta irudia hobetzeko asmoz, PSOE egunez egun arazo honi heltzeko formula ezberdinak inprobisatzen ari da.




LABek argi eta garbi salatu nahi du berriro ere Atzerritarrei buruzko Legea.




Ez artikulu bat edo bi soilik, baizik eta legea bere osotasunean eta horren euskarria den filosofia. Ezin plantea daiteke orain, egoeraren larritasuna kontuan izanda nazkagarria den legea makilatuko lukeen araudia.




Gobernu honen demagogia eta erantzukizun falta salatzen dugu. Enpresarien eta langileen esku uzten du konponbidea haiexek direnean legeak egiten dituztenak, kasu honetan enpresarien interesak defendatzen.




Berriz ere gogoratu behar dugu ez direla etorkinak ezkutuko lana sortzen dutenak ezta lan merkatua ezerregularizatzen dutenak ere. Pertsona hauek heltzen direnean, aspalditik ezerregularizatutako lan merkatuarekin, lege antiobrerekin egiten dute topo. Lege hauek errazago egiten dute esplotazioa; bertan jaiotakoena zein etorkinena.




Amaitzeko, LABek, txarto izendatutako atzerritarrei buruzko legeetan
erabateko aldaketa planteatzen du. Elkartasuna gakoa izango lukeen
interbentzioa proposatzen du eta beti ere kontuan izaten etorkinek bizi duten pobrezia, gerrak eta itxaropen eza. Jakin badakigu hau urte askotako harrapakeriaren ondorioa dena; baliabideen esplotazio eta ingurumena hondatzearen ondorioa. Tarte handia ireki dute Iparraldeak Hegoaldearekiko dituen interesen artean.




Euskal Herritik mekanismo politiko eta ekonomiko propioak exijitzen ditugu arazo honi heldu ahal izateko.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa