|
2003/12/11
LABek atzerritarren Legea eta honen erreformari buruzko informazio-solasaldiak martxan jarri ditu
Solasadietan atzerritarrei buruzko legea eta erreforma izango dugu hizpide eta bertara hurbiltzen direnen ideien aportazio eta eztabaidari tarte handia eskainiko zaie.
Solasaldi hauek eskualde guztietan egingo dira eta langile etorkin kopuru handien dutenek izango dute lehentasuna.
Orain arte atzerritarren egoera administratiboa oso prekarioa eta arbitrarioa izan da, baina hemendik aurrera, prozesu erabat zigortzaile eta diskriminatzailea hasiko dela esan daiteke.
Gero eta etorkin gehiago dagoela euskal herrian kontuan izanik, sindikatuak konpromisoa hartu behar du afiliatu eta inguruko pertsonei zein atzerritar gehien lan egiten duten sektoreei informazioa luzatzeko.
Neurri berri hauek izango duten lan eta gizarte-eragina eta eragin ekonomiko eta politikoa aztertu beharrekoa da. Ondoren, bai informazio, bai sentsibilizazio, bai salaketa mobilizazioak diseinatzerari ekingo genioke.
Txostengilea Mertxe Gómez izango da, sindikatuaren Etorkinak-en arduraduna.
Aurreikusitako datak honako hauek dira:
Abenduaren 10ean, Bilboko egoitzan arratsaldeko 19:00etan.
Abenduaren 18an, Tuterako egoitzan arratsaldeko 19:00etan.
Abenduaren 22an Irunen (lekua konfirmatzeke) arratsaldeko 19:00etan.
|