|
2003/10/01
Etorkinak erroldatzeko ekimena martxan hasi da Gasteizen.
Abuztuan Gasteizeko udalak 638 etorkini erroldan baja ematen erabaki zuen. Hori dela eta, SOS Racismo elkarteak, 22 talde sozial eta sindikalekin batera, ekimen solidarioa antolatu du, gasteiztarrek etorkinak euren etxebizitzetan errolda ditzaten. Desobedientzia adierazpen honen bidez gizarteak PPren erabakiei erantzutea da geure helburua.
LABek ere bat egiten du salaketa ekimen honekin. Gasteizeko Udalaren neurri hau guztiz antisoziala eta etorkinen eskubideen erasotzailea da.
Erroldatzea funtsezkoa da, bai EAEn bai Nafarroan, etorkinak integratu ahal izateko. Izan ere, erroldatuta egon barik, etorkinek ezin dute ez osasun-kartilarik eduki, ezta umeak eskola bidali ere, ezta etxebizitzarik lortu ere. Hau da, osasun, irakaskuntza eta etxebizitza eskubide barik gelditzen dira. Era berean, erroldaturik egon ezean, gainontzeko euskal biztanleek ez bezala, etorkinek ezin dezakete inolako laguntzarik jaso.
Horrexegatik, LAB sindikatuak ere dei egiten die gasteiztarrei ekimen honetan parte har dezaten.
Informazio gehiagorako
|